Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduk Pasaian datuak manipulatu ditu Atez Ateko sistemaren porrota estaltzeko
EAJko udal taldeak ohartarazi du bataz beste pertsonako 67kg gutxiago bildu direla azken 6 hilabeteetan Donibane eta Antxon. Jeltzaleek azpimarratu dute Bilduk burugogorkeriagatik jarraitzen duela atez atekoa ezartzen, datuek sistema eraginkorra ez dela frogatu baitute.
Berehala atez ateko sistema San Pedro eta Trintxerpeko barruetara hedatuko da eta hori dela eta, EAJko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Nahikari Oterminek Bilduk azken hilabeteetan atez ateko sistema ezarria duten barrutiei buruz emandako datu onak argitu nahi izan ditu. Oterminek azaldu duenez, Bilduk sistemaren emaitza onak “saldu” nahi ditu gainerako barrutietan atez atekoa jarri ahal izateko eta ezarpena arrazoitzeko, Antxon egin zuten modura. “Horretarako, jarraitu du jeltzaleak, datuak propio manipulatzen dituzte, beren irakurketa egiten dute eta herritarrei sistema eraginkorra dela esaten die datuek kontrakoa badiote ere”.
Oterminek aditzera eman duenez atez ateko sistemak Pasaian porrot egin du. “Donibane eta Antxoko 2013 eta 2014 urteko datuak alderatzen baditugu, Bilduk emandako datuak kontutan izanda eta epe berdinak (martxo-abuztua) hartuta, argi eta garbi ikusten da pertsonako bataz beste 67kg gutxiago bildu dela” azaldu du bozeramaileak. “Bi barrutietako biztanle kopuruak hartuta, azken hilabeteetan, 464.000kg zabor desagertu dela ikus daiteke” gaineratu du. Nola arrazoituko du jaitsiera hori Bilduk? Berriz ere kontsumoa jaitsi eta pasaitarren ohiturak aldatu direla esango dute? Galdetu dute jeltzaleek.
Aipatu guztiagatik, sistemaren eraginkortasuna eta udal gobernuaren sinesgarritasuna zalantzan daude. “Ez dute egia osoa esaten sistemaren ezarpena arrazoitu ahal izateko” adierazi du Oterminek. “Bildu burugogorkeriagatik ari da atez atekoa ezartzen, alderdiko interesen defentsan ari baitira, izan ere, datuek frogatu dute Pasaian sistemak porrot egin duela Bilduk sistema ezarri ahal izateko datuak ezkutatu, gehiengoaren nahiari uko egin eta pasaitarrei iruzur egin dietelako” argitu du Nahikari Oterminek.
Horrexegatik, talde jeltzaleak udal gobernuari seriotasuna, gardentasuna eta errespetua eskatu dio eta Bilduri gogorarazi dio pasaitar guztientzat, eta ez gutxi batzuentzat, gobernatzen dutela. Halaber, EAJko udal taldeak, gardentasun osoz atez ateko sistemaren ezarpenaren kudeaketa ezagutze aldera, San Pedro eta Trintxeperko barrutiei dagokienean, idatzi baten bidez udal gobernuari eskatu diote sistema martxan jartzeko erabiliko dituzten lokalei buruzko argibideak emateko. “Egun oraindik ez dakigu lokalen guztizko kostua zein den, ez eta alokairuak zein kostu duen edota lokalik erosi den ere eta hori oposizioko alderdiei eta bereziki herritarrei eman beharreko informazioa dela uste dugu” amaitu du jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13