Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Eibarko gune beltzei konponbidea emateko eskatu du hiritarren segurtasuna bermatzeko
Eibarko EAJ-PNVko udal taldeak argitu du “debekatutako hiriaren mapa” osatzen duten segurtasunik gabeko gune beltzak identifikatuak daudela, gobernuak horiei konponbidea ematea da falta dena. Ohartarazi dute geroz eta herritar eta guraso gehiagok dutela Eibarko kaleetako segurtasun ezaren inguruko kezka.
AJ-PNVko udal taldeak “debekatutako hiriaren maparen” harira udal gobernu sozialistari eskatu dio gune beltzei konponbidea emateko eta eibartar guztien segurtasuna bermatzeko. EAJ-PNVko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Eva Juezek azaldu du, arriskutsuak izan daitezkeen guneak identifikatuak daudela 2010. Urtean, berdintasun arloa Eva Juezen gidaritzapean zela, egin zen azterketa eta txosten bati esker. “Aipatu txostena Hiria Kolektiboa, genero eta hirigintzan adituak diren arkitekto talde batekin egin genuen” zehaztu du.
“Jasotako emaitza oso ona izan zen, jarraitu du Juezek, parte hartzea handia izan zen eta horri esker udalerriko kaleen azterketa sakona egin ahal izan genuen”. Gainera, Mari Jose Lasa berdintasuneko teknikariak eta Eva Juezek, berdintasun arloko arduradun politiko zenak, Eibarko kaleak zeharkatu zituzten Eibarko kaleen segurtasuna aztertzeko. Tailerretan jasotako emaitzekin, Mari Jose Lasa eta Eva Juezek aztertutakoarekin eta arkitektoek egindako lanarekin gune beltzen inguruko txosten zehatza egin zen. Zehazki 26 gune beltz jaso ziren “debekatutako hiriaren mapan”. “Txostena idatzi zenetik bost urte pasa dira eta oraindik udal gobernuak ez du gune beltz bat bera ere konpondu” adierazi du bozeramaile jeltzaleak.
Hiritar asko, bereziki emakumeak, ez dira seguru sentitzen Eibarko zenbait kaleetan barrena, bereziki iluntzen duenean. Guraso asko ere kezkatuta egoten dira beren alabak kalera irten eta gauez etxera itzuli behar dutenean. Segurtasun ezaren sentipena arrazoi desberdinengatik izan daiteke, isolamendu, urruntasun, lotura txar edota garraio publikorik ez egoteagatik, baina baita beste zenbait faktoreengatik ere, hala nola, hiri guneen mantenu eta egoera txarragatik, kultura eta merkataritza jarduera ezagatik, ekipamendu publiko faltagatik (argiztapena, komunak, eserlekuak…), sarbideen segurtasun eta zaintza ezagatik edota periferiako eremuetara mugatzen diren gizarte segregazioengatik. “Udal arduradunen zeregina da arazo horiei guztiei irtenbidea ematea eta Eibar hiri segurua izan dadin lortzea. Gune beltzei konponbidea ematea ere gure ardura da, baina badirudi udal gobernuak ez duela aurrera pausorik eman nahi arlo honetan; gune beltzak identifikatuak daude, horiei konponbidea ematea da gobernuak egin beharko lukeena” azaldu du Juezek.
Azkenik, EAJ-PNVko udal taldeak adierazi du udaletxearen eginkizuna dela eibartarren eta bereziki emakumeen segurtasuna eta hiri seguru batean bizitzeko eskubidea bermatzea. Horregatik, talde jeltzaleak udal gobernuari eskatu dio aurrera pausoak emateko eta segurtasunik gabeko gune beltzak konpontzeko. “Horretarako “debekatutako hiriaren mapaz” baliatu daitezke guztientzat Eibar seguruagoa lortzeko” azpimarratu du Eva Juez bozeramaileak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


