Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako EAJk hainbat lan bilera, topaketa eta hitzaldirekin emango dio hasiera ikasturte politiko berriari
Jeltzaleek Tolosarako proiektua lantzen eta partekatzen jarraitzen dute herriko eragile desberdinekin. Olatz Peonek gogorarazi du ekonomia, enplegua, gizarte ongizatea eta abertzaletasuna direla proiektuko ardatz nagusiak.
EAJ-PNVko udal taldeak lan bilerez, topaketez eta hitzaldiz jositako agendarekin ekin dio ikasturte politiko berriari, hiri proiektua lantzen jarraitu eta eragileekin partekatzeko helburuz. Olatz Peon alkatetzarako hautagaiak azaldu du EAJ-PNVk proiektu ireki, etiko, eraginkor eta hurbilekoa osatu nahi duela, “horretarako beharrezkoa da tolosarrak kontutan izatea eta beren iritziak entzun eta iradokizun eta ekarpenak jasotzea” gaineratu du.
Tolosako EAJ-PNVk maiatza eta uztaila bitartean hainbat ekimen eta bilera antolatu zituen tokiko merkatari, ostalari, enpresari etabarrekin Tolosako egoera sozio-kultural eta ekonomikoa aztertu eta partekatzeko asmoz. “Jasotako feedback eta erantzuna baikor eta konstruktiboa izan da, horrexegatik gure proiektua herriko gizarte, kirol, kultura eragile eta eragile ekonomikoekin partekatzen jarraituko dugu, uztailean aurreratu genuen modura” azaldu du hautagai jeltzaleak.
Halaber, Olatz Peonek gogorazi du ekonomia, enplegua, gizarte ongizatea eta abertzaletasuna direla Tolosarako proiektuaren ardatz nagusiak, kultura, euskera, berdintasuna eta ingurumena ahaztu gabe. Horren harira, hautagai jeltzaleak adierazi du Tolosak aldaketa eta proaktiboa den gobernua behar duela, udalerriaren etorkizunean eta pertsonengan pentsatuko duena eta ekonomia suspertzeko apustu irmoa egingo duena.
Azkenik, Olatz Peonek gaineratu du eragile desberdinekin topaketak egiteaz gain, EAJ-PNVk datozen hilabeteetarako prestatu duen ekintza planaren baitan badirela beste zenbait ekimen eta hitzaldi, hala nola, urrian Gipuzkoako EAJ-PNVko gizarte politika gaien arduradun Maite Peñak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVko gizarte politiketako bozeramaile Eider Mendozak eskainiko duten Gizarte Politikei buruzko solasaldia. “Alderdikide eta eragileen arteko lan bilera honek helburu du gure lurraldeko gizarte zerbitzuen egungo egoera eta krisi testuinguru honetan horien etorkizuna aztertu eta eztabaidatzea” amaitu du hautagai jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13