Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Ezker abertzaleak Kutxaren inguruan egindako proposamena ez da serioa, errealitatetik kanpo dago eta erabat arduragabea da”
GBBko bozeramaileak salatu du “gutxiengotik abiatuta, bere irizpide ideologikoa ezarri nahian dabilela ezker abertzalea”
GBBko bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi duen bezala, ezker abertzaleak Kutxa fundazio arrunt bilakatzeko aurkeztu berri duen proposamena “ez da serioa, errealitatetik kanpo dago eta erabat arduragabea da”. Gainera, “legez kanpokoa” dela nabarmendu du.
Proposamena aztertu ostean, “beste gai asmorekin bezala, ezker abertzaleak Kutxaren gaiarekin entretenimendua besterik” ez duela nahi ondorioztatu du. Ildo horretan, Arrizabalagak salatu du “gutxiengotik abiatuta, bere irizpide ideologikoak ezarri nahian dabilela ezker abertzalea, eta orain ez hanka ez buru ez duen txostena asmatu duela”.
Kutxaren kontrol publikoa benetan bermatu nahi badu, eta salmenta beharrezkoa balitz, Bilduri gomendatu dio jar dezala Kutxaren akzioak erosteko dirua Gipuzkoako Aldunditik. “Baina, hori egin beharrean, Kutxak bere akzioak oparitzeko asmakizuna aurkeztu du”, atsekabetu da.
Nabarmenak...
EBB
2023/11/25
DONOSTIA
2023/11/07
Gipuzkoa
2023/11/07
DONOSTIA
2023/10/31
Eusko Legebiltzarra
2023/10/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13