Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/11

Pasaiako EAJK Arrokaundieta parkea konpontzea proposatu du

Jeltzaleek adierazi dute beharrezkoa dela parkearen egoera hobetzea Pasaiako herriak eta pasaitarrek baldintza onetan dagoen aisialdi lekua izan dezaten. Pasaiako EAJren udal taldeak eskatu du datorren hirigintza batzordean parkea konpontzeko finantziazioa Itsaspen laguntzen bidez lor daitekeen aztertzea.
Pasaiako EAJK Arrokaundieta parkea konpontzea proposatu du

Pasaiako EAJren udal taldeak prentsa ohar bidez adierazi du Arrokaundieta parkea egoera larrian dagoela aspalditik. Nahikari Otermin bozeramaile jeltzaleak azaldu du barbakoak egiteko mahai eta parrila ia guztiak hautsiak daudela. “Hasierako mahaietara heltzea oztopatzen duten zutabe eta hormak daude, jarraitu du Oterminek, beraz, gutxieneko irisgarritasuna ere ez da bermatzen. Jeltzaleak aditzera eman du edozein txoko pixatoki egoki bilakatzen dela egun pasa joaten direnentzat parkean bertan ez dagoelako komun publikorik. Hori dela eta, “zikintasunak eta oso hazita dauden sasiek toki batetik bestera joan ahal izatea zailtzen eta oztopatzen dute” gaineratu du.

Bozeramaile jeltzaleak adierazi du sasiek tamaina altuegia dutela eta ondorioz, parkeko fuertea erabat estalita dagoela, “ez da antzematen ere hor lehen ezer zegoenik” jakinarazi du.

Arrazoi guzti horiengatik, EAJko udal taldeak uste du beharrezkoa dela arazo honi irtenbidea ematea Pasaiako herriak behar bezalako parkea izan dezan eta pasaitarrek egoera onean dagoen eremua izan dezaten beren aisi denboraz gozatu ahal izateko.
Egoera honi konponbidea emate asmoz, Oterminek azaldu du EAJ-PNVko udal taldeak Arrokaundietako proposamena Itsaspen laguntzen gaia jorratuko den Hirigintza batzordera eramango duela, parkea konpontzeko finantziazioa Itsaspen laguntzen bidez lor daitekeen aztertzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...