Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo Ventaseko tren geltokia 2015eko ekainean guztiz berrituta egongo da
Irungo Ventas tren geralekua 2015eko ekainerako eraberrituko dute, Ana Pastor Sustapen ministroak Maria Eugenia Iparragirre Euzko Abertzaleak Taldeko senatariaren galderari erantzun dionaren arabera.
Estatuko Gobernuari kontrola egiteko gaur hasi den Osoko Bilkuran, senatari gipuzkoarrak geralekua eraberritzeko lanetarako Gobernuak aurreikusten duen egutegia zehazteko eskatu dio Sustapen saileko buruari, “herritarrak nahastu gabe” lizitazio, esleipen edota exekuzio datekin.
Dena dela, ministroak hainbat zehaztasun eman ditu: ekainean 600.000 euroko inbertsioa onartu zela, abuztuaren 8an lizitatzaileen eskaintzak jaso zituztela eta, egunotan aztertzen izan ostean, irailean esleituko dituztela. Horrela, Pastorrek ziurtatu du lanak urtearen azken hiruhilekoan hasiko direla eta zazpi hilabeteko exekuzioa izango dutela.
Ez da lehen aldia senatari gipuzkoarrak gai honen inguruan galdetzen diona ministroari. Apirilean Ana Pastorrek geralekua “ekainean” esleituko zela esan zuen eta, hau ez zela bete ikusita, uztailean berriz ere galdetzeko asmoa zuen, baina orduan ministra ez zenez Osoko Bilkurara joan iraileko lehen bilera honetara atzeratu zuen. “Gure lana ez da herritarren betebeharrei erantzuna ematea besterik ez dela jakinarazi nahi dizut”, amaitu du Iparragirrek.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


