Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/09

BILDUk eraikin publikoen erabilera alderdikoia egiten du

Pasaiako EAJko udal taldeak salatu du zenbait taldek erabateko askatasuna dutela eraikin publikoetan pankartak ezartzeko. Jeltzaleek Bilduko udal gobernuari pankartak eta kartelak ezarri ahal izateko espazioak sortzeko eskatu diote Pasaiako txukun mantendu eta herriaren irudi ona bermatzeko.
BILDUk eraikin publikoen erabilera alderdikoia egiten du

Pasaiako EAJren udal taldea kezkatuta dago zenbait taldeek erabateko askatasuna dutelako eraikin publikoetan pankartak ezartzeko. EAJ-PNVko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Nahikari Oterminek azaldu duenez, urtero gertatu bezala, udal gobernuaren baimenarekin eta propaganda egiteko helburuz, Donibaneko udaletxe zaharrean izugarrizko tamaina handiko pankarta ezarri dute. Oterminek gogorarazi du eraikin hau pasaitar guztiena dela eta beraz, Bilduko udal gobernuak ez lukeela onartu behar publikoa den espazio honen erabilera alderdikoi eta pribatua egitea.

Halaber, bozeramaile jeltzaleak adierazi du kezkagarria dela Pasaia osoan aurki daitezkeen pankarta eta kartelen ondorioz islatzen den utzikeria eta narraskeria irudia. “Aipagai dugun kasua deigarriena da pankartaren tamainagatik, baina tristea da gure herria ezagutzera datozen turistek Pasaia osoa pankartez josita ikustea eta are okerragoa da udal gobernuak herriaren irudi ona eta txukuntasuna bermatzeko ezer ez egitea” gaineratu du.

Horregatik, eta hainbatetan egin modura, EAJko udal taldeak berriz ere eskatu dio Bilduri pankartei eta kartelei dagokien ordenantza betearazteko eta pintada guztiak garbitzeko. Halaber, jeltzaleek udal gobernuari eskatu diote pasaitarrek beren kartel eta pankartak jar ditzaten espazioak sortzeko, horrela kaleak garbi eta txukun mantentzeaz gain herriak irudi ona islatuko luke.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...