Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/05

Eva Juez: “Alkate eta udal gobernuaren kudeaketa txarraren ondorioz atzeratu da San Andres pasealekuko etxebizitzen eraispena”

EAJko udal taldeak ohartarazi du udal gobernuak geroz eta sinesgarritasun gutxiago duela hartutako konpromisoak betetzen ez dituelako. Jeltzaleek alkateari etxebizitzen eraispena hauteskunde interesetatik kanpo uzteko eta herritarren segurtasuna eta hiriaren irudi ona bermatzeko eskatu diote.
Eva Juez: “Alkate eta udal gobernuaren kudeaketa txarraren ondorioz atzeratu da San Andres pasealekuko etxebizitzen eraispena”

EAJ udal taldeko bozeramaile Eva Juezek azpimarratu du udal gobernu sozialistaren kudeaketa txarraren eta akordioetara iristeko gaitasun ezaren ondorioz atzeratu dela San Andres pasealekuko etxebizitzen eraispena. Bozeramaile jeltzaleak abuztuan salatu modura, udararo udal gobernu sozialistak etxebizitzak eraitsiko dituela iragartzen du, baina eraikinek bertan jarraitzen dute oraindik.

Juezek azaldu modura, 2010 urteko urriak 22an udal gobernuak San Andres pasealekuko 4. Etxebizitza aurri egoeran zegoela aitortu zuen, eta 5.na 2012ko martxoaren 2an. Miguel de los Toyosek joan den apirilean etxebizitzen egoera okertzen ari zela eta segurtasuna kolokan jartzen zuten hainbat gertakari eta jausi gertatu zirela onartu zuen. Halaber, jakinarazi zuen jabeek ezer egin ezean udaletxeak modu subsidiarioan eraitsiko zituela aipatu eraikinak. “Beste behin ere de los Toyosek ez du bere hitza bete eta aitzakiak jartzen ditu arazoei irtenbidea ez emateko eta bere gaitasun gabeziak estaltzeko” gaineratu du Eva Juezek.

“Gobernu sozialistaren sinesgarritasuna gainbeheran doa hartutako konpromisoak betetzen ez dituelako” salatu du Juezek. “Gai hau arriskutsuegia da pasibotasunez hartzeko, udal gobernua egiten ari den modura, ezbeharren bat gertatu behar al du alkateak zerbait egin dezan? galdegin dute jeltzaleek.

EAJko udal taldeak jakin badaki prozesu hauek luzeak izaten direla, baina kasu honetan gehiegi luzatzen ari da. “Ez erabili aitzakiak ezer egiteko, udaletxean arazoak konpontzeko gaude, ez horiek luzatzeko , herritarren segurtasuna bermatua ez dagoen kasuetan bereziki” gaineratu du Juezek.

Azkenik, talde jeltzaleak alkateari eta hirigintzako zinegotziari eskatu diete gaia gehiago ez luzatzeko eta lehen bai lehen arazoari irtenbidea emateko. “Etxebizitzen eraispena hauteskunde interesetatik kanpo uztea espero dugu, garrantzitsuena herritarren segurtasuna eta hiriaren irudi ona bermatzea baita” amaitu du Eva Juez bozeramaileak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...