Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/09/05

Donostiako EAJk kritikatu du Bilduren gobernuak kaleen izenak aldatzean “presaz eta bakarka” jokatu izana

Donostiako bozeramaile jeltzaleak, Eneko Goiak, aritu da “Bilduk hau bezalako gai delikatu bati eman nahi dion ñabardurarik gabeko trataeraren” kontra. “Donostiak gune publikoa eskainiz omentzen dituen pertsonen izen propioen gaiari ezin zaie kasu guztietan trataera bera eman. Lasaitasunez heldu beharreko kontua da hau, unean uneko errealitate historikoa, protagonisten beraien borondatea edo, ahal den kasuetan, haien senitartekoen edota ondorengoen iritzia aintzakotzat hartu behar baitira”.
Donostiako EAJk kritikatu du Bilduren gobernuak kaleen izenak aldatzean “presaz eta bakarka” jokatu izana

Goiak gogora ekarri du Udalak baduela Kaleen Batzordea “eta Bilduk ez du ezertxo ere egin bertan” eta adierazi du kaleen izenak bi hizkuntzatan egotearen alde dagoela eta eskatu du “izen propioen kasu guztietan era berean ez jokatzea, hainbat kasutan gehiegikeriak edota egoera ridikuluak sortu gabe. Kaleak donostiar guztienak dira eta haien izendapena ahalik eta adostasun mailarik altuena izan behar dute. Bilduk, ordea, beste behin ere nahiago izan du presaz eta bakarrik jokatzea”.

Donostiako EAJko udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak kritikatu du Bilduren gobernua kaleen izenak aldatzean “presaz eta bakarka” jokatzen ari dela, gaurko Tokiko Gobernu Batzarrak kaleen izendapenetarako irizpideak aldatzea onartuko duela iragarri baitu udal Gobernuak. “Deigarria da Bilduk hau bezalako gai bat aurrera horrela ematea: bakarka eta inorekin kontatu gabe, are deigarriagoa gai hauek aztertzeko Udalak Kaleen Batzordea duela eta han ezertxo ere ez duela planteatu. Begi-bistakoa da aldebakarreko jokabide hau ez dela gaiak aurrera ateratzeko erarik egokien, nahiz eta Bilduk oso maiz errepikatzen duen prozedura izan. Argi ematen du gainerako guztiok soberan gaudela Bildurentzat”adierazi du Eneko Goiak.

Aldaketen edukiei dagokienez, bozeramaile jeltzale donostiarraren iritziz “bi kontu bereiztu behar dira; beti egongo gara kaleen izenak elebitan jartzearekin; babestu eta babestuko dugun kontua da hori”. Eneko Goiak, baina, ohartarazi du “Bilduk hau bezalako gai delikatu bati eman nahi dion ñabardurarik gabeko trataeraren” kontra.“Donostiak gune publikoa eskainiz omentzen dituen pertsonen izen propioen gaiari ezin zaie kasu guztietan trataera bera eman. Lasaitasunez heldu beharreko kontua da hau, unean uneko errealitate historikoa, protagonisten beraien borondatea edo, ahal den kasuetan, haien senitartekoen edota ondorengoen iritzia aintzakotzat hartu behar baitira”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...