Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Legebiltzarkide jeltzaleak portuan izan dira Pasaialdearekin daukaten konpromisoa adierazteko
Eusko Alderdi Jeltzaleak salatu du Pasaiako alkateak alderdikeriaz jokatu duela Legebiltzarreko taldeek portura egin duten bisitan
Eusko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkide eta zinegotziek Pasaiako alkatearen(Bildu) gehiegikeria salatu dute, Legebiltzarreko Ingurumen Batzordeak gaur Pasaiako portura egin duen bisitan alderdikeriaz jokatu duelako. Ordezkari jeltzaleek jakinarazi dutenez, bisitaren helburua Portu Agintaritzako presidente den Ricardo Peñaren eskutik bertan burutzen ari diren lanak eta inguruko beharrak ezagutzea zen. Bisitaren bigarren zatian Pasaiako udalarekin hitzordu bat zehaztua zegoen, baina, bisitariek jakin gabe, alkatea kazetari eta beren eskariak helarazi dituzten bizilagun elkarteetako ordezkariekin bertaratu da.
Gehiegikeria eta segada izan da, zalantzarik gabe. Izan ere, Pasaiako gainerako alderdiek ez zuten legebiltzarkideen bisitaren berri eta azken hauek ez zekiten kazetari eta bizilagunak han izango zirekin. “Alkateak legebiltzarreko taldeen bisita bere alderdiaren interesetarako erabili du”, salatu dute EAJko ordezkariek. “Pasaiako herritarren interesak ez dira liskar eta pankartekin defendatzen, erabakiak hartzen diren eztabaida-gune eta erakundeetatik baizik. Alkateak, gainera, ez du erakunde eta eztabaida-gune horietan parte hartu nahi izaten”, erantsi dute.
Ezusteko hau alde batera utzita, EAJk, Pasaiako alkategai den Nahikari Otermin eta Maria Eugenia Arrizabalaga, Maribel Vaquero, Felix Urkola, Norberto Aldaiturriaga eta Joseba Zorrilla legebiltzarkideak buru dituela, Pasaiaren biziberritzearen aldeko apustua berretsi du. “Hiri eta portu erabilerak bateragarri egin behar dira benetako biziberritzea lortzeko”, jakinarazi dute ordezkari jeltzaleek. Ildo horretan, adierazi dute komenigarriena dela egungo portuak Gipuzkoako eta inguruko enpresei zerbitzu eraginkorra ematen jarraitzea eta, bien bitartean, eta atsedenik gabe, Pasaiako herritarren bizi baldintzak hobetzen jarraitzea”.
Azaldu dutenez, erakundeen arteko lana ezinbestekoa izango da biziberritzea lortzeko. Horregatik, ezker abertzaleari eskatu diote bazter ditzala alderdikeriak eta babes dezala behingoz proiektua. Oterminek argudiatu du Pasaiako udalak, Bilduren eskutan dagoenak, portuaren eztabaida behin eta berriz erabiltzen duela liskarra sortzeko Pasaiako Portuko Agintaritzarekin eta, ondorioz, “biziberritze lanak moteltzen direla”. “Liskarretik elkarlanera pasatu behar dira eta horretarako ezker abertzaleak argi esan beharko du zein den Pasaiarekiko daukan konpromisoa; ea portua herriarentzat diru iturri bezala ikusten duen ala ez”, zehaztu du.
Ordezkari jeltzaleek badia eta lau barrutiekin daukaten konpromisoa berretsi dute eta gogoratu dute ekainean EAJk ekimena aurkeztu zuela Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Pasaian 2,1 milioiko hobekuntzak egitea proposatuz. Zehazki, Eskalerillaseko igogailua, Lezo eta Donibane arteko bidegorria, Herrerako estaziotik Azkuene kalera doan bidegorria eta Molinaoko hirugarren fasean hobekuntzak egitea proposatzen zen. “Ekimen zehatzak aurkeztu eta aurrera egin. Hori da Pasaiak behar duena eta EAJ egiten ari dena, aurrera egitea oztopatzen duten eztabaida antzu eta liskarretatik urruti”, nabarmendu dute.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


