Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
"Kalez kale, etxez etxe" ekimena jarri du abian Irungo EAJk
Hiritarrak entzuteko eta beren beharrak zuzenean eta hurbiltasunez ezagutzeko helburuarekin jarri dute martxan. Administrazio guztien agendan Irun presente egon dadin, EAJ-PNV erakunde desberdinekin egiten ari den lan koordinatua nabarmendu du Xabier Iridoyk
rungo EAJren Udal Taldeak datozen hilabeteetarako antolatu dituen bilerez, topaketez eta bisitez betetako agendarekin eman dio hasiera ikasturte politiko berriari. Xabier Iridoy bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, joan den apirilean hasitako hiri proiektua lantzen jarraituko dute, «ekonomiaren suspertzean eta enpleguan, eta irundarren ongizatearen hobekuntzan oinarritutako hiri proiektua» gogorarazi du.
Horretarako, abertzaleek urrats bat gehiago emango dute eta "Kalez kale, etxez etxe" ekimena abian jarriko dute hiriko kaleetan edo etxebizitzetan dauden arazo zehatzei irtenbidea emateko helburuarekin. «Irundarrak entzuteko eta beren beharrak zuzenean eta hurbiltasunez ezagutzeko kaleko lana egingo dugu» adierazi du Iridoyk. Era berean, jeltzaleek hiriko gizarte, ekonomia, kultura eta kirol eragileekin topaketak antolatzen jarraituko dute beren proiektua alderatzeko eta ekarpen eta iritziak jasotzeko.
«Apirila eta ekaina bitartean, EAJtik hamabost bat topaketa, hitzaldi eta bilera antolatu genituen enpresario, merkatari, baserritar, ikastetxe, auzo elkarte, kirol talde, talde ekologista, etab.-ekin, eta horietatik jaso dugun erantzuna positiboa izan da. Pertsonekiko hurbiltasuna eta harreman zuzena oso garrantzitsua dela deritzogu, eta horrek gure hiri proiektua aberastuko du» baietsi du Iridoyk.
EAJren bozeramaileak azpimarratu du bere taldeak hilabeteak daramatzala ekonomia, mugikortasuna eta gizarte ongizatea bezalako lerro estrategikoetan lanean, hiri segurtasuna ahaztu gabe. Horren harira, agintaldian zehar aurkeztu dituzten proposamen guztiak aipatutako esparruetan kokatu direla eta bide beretik lanean jarraituko dutela adierazi du Iridoyk.
Jeltzaleek datozen hilabeteetarako prestatu duten ekintza planean, "Kalez kale, etxez etxe" ekimenaz gain, nabarmentzekoak dira Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaile eta Diputatu Nagusirako hautagaiarekin bilerak, ikastetxe, gizarte zentro eta adineko pertsonentzako egoitzetara bisitak, eta lehenengo sektoreko langileekin topaketak.
Halaber, EAJ beste erakundeekin egiten ari den lan koordinatua azpimarratu nahi izan du udal bozeramaileak, eta Markel Olano eta Gipuzkoako batzarkide taldearekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Kongresu eta Senatuko euskal legebiltzarkide taldeekin elkarlanean jarraituko dutela berretsi du. «Irun administrazio guztien agendetan presente egotea nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da erakunde desberdinekin etengabeko harremana edukitzea» amaitu du Xabier Iridoyk.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


