Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Iker Aldazabal: “Orain de la 10 urte sinatutako hitzarmenera gehitu da Bildu”
Soraluzeko EAJk positiboki baloratzen du Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin berritutako hitzarmena
Soraluzeko EAJko Udal taldeak positiboki baloratu du uztailean izandako plenoan, Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin berritutako hitzarmena. Hitzarmen berri hau posible izan da, Bildu eta EAJren aldeko bozei esker.
Bozeramaile Jeltzalea den Iker Aldazabalek jakinarazi du, hitzarmenaren berresteak Uraren kudeaketa integrala suposatzen duela (kontagailuen irakurketa, ordainagirien kudeaketa, ur sarearen horniketarako beharrezkoa den mantentze eta inbertsio lanak… etab) udalak lagapen honegatik 153.923€ tako diru sarrera izango duelarik. “Orain de la 10 urte sinatutako hitzarmenera gehitu da Bildu”
Bestalde, gogoratu du, orain dela 10 urte sinatu zen hitzarmenak posible egin duela Carmelo Mendizabaletik Errekalderarteko kolektorea hala nola Igaratetik Maltzara bitartekoa ere. Azpiegitura berri honi esker herriko ur zikinak bideratuta gelditu dira, nabarmena delarik Deba ibaiak izan duen bilakaera azken urteotan.
Azkenik, zinegotzi jeltzaleak adierazi du “pozten” de la Ezker Abertzaleak behingoz, “oposizioan zegoeneko aldarrikapen demagogikoak alde batera utzi dituela” a la nola “Uraren kudeaketa Partzuergoaren esku lagatzeak zerbitzuaren pribatizazioa eta hipotekatzea suposatzen zuela” edota “baieztatzen zutenean Udalak eta Partzuergoak dirua irabazteko, Soraluzetarrek poltsikoak hustu beharko zituztela”.
“Berdin jokatzeko aukera izan dugu, baina ez dugu egin, pentsatzen baitugu, Udalaren eta zinegotzien eginbeharra herriaren eta herritarren alde lan egitea dela, proposamenak eta ekimenak aurkeztuz bai gobernuan egonda edota oposizioan”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


