Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/08/14

Bildarratzek Raxoi kritikatu du esanez “denbora eman dezakeela selfie bat egiten” saski-baloiko jokalariekin eta ez daukala astirik Urkullurekin biltzeko

Jokin Bildarratzek, EAJk Senatuan daukan eledunak, Gobernuko presidente Mariano Raxoi kritikatu du Espainiako saski-baloiko jokalariekin “argazkia egiteko astia daukalako” baina ez Lehendakariarekin biltzeko euskal herritarren “arazoez” hitz egiteko.
Bildarratzek Raxoi kritikatu du esanez “denbora eman dezakeela selfie bat egiten” saski-baloiko jokalariekin eta ez daukala astirik Urkullurekin biltzeko

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan du ez dagoela harrituta Gobernuko presidenteak oraindik ez diolako erantzun Iñigo Urkulluk biltzeko aurkeztutako eskaerari, “halakoxea baita Raxoi”; izan ere, gaineratu du, “arazoak berez konpondu behar balira bezala” jokatzen du.

Ildo beretik esan du Espainiako Gobernuarekiko harremanak “lotsagarriak” direla hainbat gaitan, esaterako abiadura handiko trenaren inguruan, “20 urte baino gehiago egon da geldituta eta”. Gainera, jarraitu du, Ardatz Atlantikoa “lehentasunekoa” da Batasunarentzat baina ez Espainiako Gobernuarentzat, eta gainera lanean ari diren enpresak “ez dira jasotzen ari inolako ordainik”.

Beste alde batetik, “lotsagarrizkotzat” jo du Parlamentuan EAJrekin hartutako konpromisoak “ez betetzea”, esaterako Bergarako lotunearen lizitazioa, eta lehentasuna ematea “beste trenbide batzuei”, nahiz eta Euskadi “ezinbestekoa izan” Batasunarekin konektatzeko.

Bestalde, Jokin Bildarratzek, EAJk Senatuan daukan eledunak, esan du alderdi politikoek “irudimen handiarekin jokatu behar luketela” Bake eta Bizikidetza Planari ekarpenak egiteko eta euskal herritarren arteko harresiak “apurka-apurka eraisteko”. Gainera esan du ez duela ulertzen zergatik jo dun Sortuk “hain gogor” Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezen “hausnarketak”.

Euskal senatariak esan du Fernándezek joan den asteazkenean egindako adierazpenak, hain zuzen ere “alderdi politikoek euren kabuz” jokatu behar luketela “bakegintzan eta bizikidetzaren bidean ahal duten guztia emateko”, aurtengo udan entzun direnetatik “interesgarrienetakoak” direla.

Bildarratzek esan du EAJk hitz horiek “onartzen dituela, gainerako alderdi polotikoek bezala”, eta adierazi du “harrituta” dagoela Sortuk “oso gogor” erantzun dielako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren hitz “egoki, lasai eta esanguratsuei”.

Eta gaineratu du: “Herritarrek eskerronarekin hartuko dute alderdiok eztabaidan zuhur eta lasai aritzeko gauza izatea, horixe baita Bake eta Bizikidetza Planak behar duena”.

Bildarratzek onartu du herritarrentzat ETA “arazoa” ez izateak ondorio modura ekarri duela alderdi politikoek “eskaera zorrotza ez jasatea” eta “batzuetan nahasirik ibiltzea”. “Bakoitzak daukan ardura kontuan hartuta jokatu behar du, kontu honetan denok ez daukagu eta maila bereko ardura”, adierazi du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...