Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Izaskun Bilbao:“Euskadiren errealitatea defendatzen dugu Europan”
“Europako legeek eragina dute Zumaiako errealitatean” azpimarratu zuen euskal ontziolengan “tax lease” sistemaren ondorioak gogoratuz.
Bilbaok, Zumaiako EAJk batzokia zabaldu zueneko 105. urteurrenaren ekitaldien barruan hartu zuen parte.
Eurodiputatu jeltzaleak Europan egiten ari den lanaren inguruan hitzegin zuen eta azpimarratu zuen euskal arlo ekonomiko eta produktibo desberdinekin harremanetan zegoela Euskadiren jarrera, europar zuzentarauak egiterakoan eta onartzerakoan, aurrez jakin zezaten. Horrela adierazi zuen “proiektu estrategiko moduan jarraitzea abiadura handiko trenaren Atlantikoko ardatza, non kokatzen den euskal Y grekoa edota Itun Ekonomikoak ematen digun bereizketa fiskalaren defentsa”.
Era berean, honakoa adierazi zuen: “Europako legeek ere eragina dute Zumaiako errealitatean” eta gogoratu zuen “orain 12 hilabete alarma guztiak saltatu zuten ´tax lease´ gaiarekin eta honek euskal ontziolen etorkizunean, tartean Balenciagan, izan zezakeen eraginagatik”. “Une hori, Eusko Jaurlaritzarekin egindako lan koordinatuarekin eta gure enpresen lehiakortasun eta berrikuntzarako ahalmenari ezker gainditzen ari gara”
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


