Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/08/01

Getariako EAJk Katrapona plazako kantina behar bezala ez jartzea salatu du

“Udal gobernuak bere inprobisazioa estali nahi du aurrekontuak aitzakiatzat hartuta” dio Andoni Aristik
Getariako EAJk Katrapona plazako kantina behar bezala ez jartzea salatu du

Getariako EAJ udal taldeak bere harridura agertu du Katrapona plazan kantina irekitzearen aurrean Bilduko udal gobernuak kaleratu duen “aitzakiaz beteriko” oharrarengatik eta oposizioari aholkatuz “herriarekiko erantzukizunez” jokatu behar duela esanez.

Honen aurrean EAJren bozeramaileak, Andoni Aristik, dio: “kantina esleitzeko udal gobernuaren jokaerak argi eta garbi uzten du beste inprobisazio baten aurrean gaudela. Katrapona plazan kantina jartzeko lehiaketa alkate erabakiz, uztailak 10ean abiarazi zen; iragarkia uztailak 11ekoa da eta, esleipenaren erabakia uztailaren 22koa. Udal aurrekontuetan kantina txukun bat jartzeko aurreikusita zeuden 15.000€ ez erabili izanak ez dauka zer ikusirik aurrekontuak berandu onartzearekin, udal gobernuaren kudeaketa ezarekin baizik. Katraponako kantina ez da inolako makro-proiekturik”.

Horrela, azaldu du, aurrekontuak ekainaren 19an onartu zirela, “urte erdia pasa eta gero, lehenago besteekin akordiora heltzeko borondaterik ez zutelako agertu. Oraindik EAJk aurkeztutako proposamenek erantzunik gabe jarraitzen dute” gogoratu du.

“Bilduk, nahi izan balu, bazeukan esleipena lehenago egitea, jarraitu du, modu zabalean eta ez bat-batean, korrika eta presaka eta beste alderdietako zinegotziei inolako azalpenik eman gabe, egin duten bezala. Guzti honen ondorioa izan da bakarra aurkeztu dela esleipenera “ azpimarratu du Aristik.

Amaitzeko esan du Bilduren kudeaketaren leloa “berandu eta ardurarik gabe” izan behako zukeela, “kantinarekin gertatu dena ez baita getariarrek kontuan duten adibide bakarra. Begira bestela Sahatsagari”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...