Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EUS.domeinua, “euskarak bere lekua bilatu behar du beste hizkuntzen artean”
Olatz Peon Ormazabal
Mundu guztiak badaki edo gutxienez susmatzen du, gaur egungo gizartean elkar komunikatzeko berebiziko garrantzia dutela gizarte sareek. Hizkuntza, komunikazio gaitasunaz harago, gure nortasunaren iraupenerako ardatz garrantzitsua da. Hori dela eta, euskarak aterpe teknologiko propioa edukitzea estrategikoa da hizkuntzaren iraupenerako.
V. mapa soziolinguistikoaren azken datuen arabera, euskararen ezagutza handitzen doa eta erabilera indartu beharrean gaude (gaur egun, euskara ikasi duten gazte askoren lehen hizkuntza ez da euskara eta horien ohiko sarean - familian, lagunartean - gaztelania da erabilerarako hizkuntza). Horregatik berebiziko garrantzia du euskararen erabilera sustatzeak, eta erabilpenean jarri behar baditugu indarrak, herritarrak bere bizitzaren arlo guztietan euskara erabili ahal izateko baliabideak izan behar ditu bere esku. Hor kokatu behar da .EUS domeinua. Ez da folklore hutsa, ez, gaur egungo gizarteak erreklamatzen duen komunikazio bide berrietan euskarak sarbidea edukitzeko baliabidea baizik.
Euskara hizkuntza bizia da eta normaltasunez erabiltzeko .EUS domeinua oso garrantzizkoa da gaur egungo gizartean, izan ere gizarte-sareek elkar ulertzeko eta elementu ezberdinak partekatzeko balio badute, egin dezagun euskaraz, sortzen diren adierazpen sozial berriak gure hizkuntza zaharraren bitartez, ulerturik zaharra ez dela izandakoa, berrian irauten duena baizik. Gure kultura, anizkoitza eta nortasunaren oinarri izanik ekimen honen garrantzia agerikoa da, mundu globalizatu honetan gure nortasunak tokikoan kokatzen gaituen einean, aldarrikapen zaharrak erabateko gaurkotasuna hartzen dute:
Euskara, euskara, jalgi hadi plazara!!
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


