Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Euskadi aske bat eraikitzeko tradizio politikoa aintzat hartzeko eskatu du bere 119. urteurrenean
Alderdiaren sorreraren 119. urteurrena ospatzeko Mutrikun ekitaldi politikoa egin da. Bertan Mutrikuko EAJ-PNVren alkate ohiei – Nikasio Andonegi, Elaxar Arrasate, Pedro Martínez, Juan Mari Izagirre, Kepa Astigarraga, Estanis Osinalde eta Josebe Astigarraga – omenaldia egin zaie eta Ikurriña jaso da batzokiko balkoian. Ekitaldian Markel Olanok azpimarratu du: “EAJ gai da herritarrei erakusteko Gipuzkoak eta Euskadik etorkizuna dutela”.
Ekitaldi politikoan egungo Mutrikuko EAJ-PNVren udal-taldearen bozeramailea Joseba Antxustegik iragarri Jose Angel Lizardi izango dela jeltzaleen alkategaia. Lizardik bertaratutakoen txalo zaparrada jaso du. Han izan dira, besteak beste, aipatutako alkate ohietatik bost, Gipuzko Buru Batzarreko hainbat kide eta EAJren batzarkide-taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano. Jarraian Olanok hitzaldia eskaini du egungo egoera politikoaren inguruan.
Horiek horrela, hitzaldian Olanok honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da norberaren alderdiarekiko eta herriarekiko konpromisoa hartzea. Jon Azpillagak berak esan du bere betso batean: `jaio gara Euskadi maitatzeko eta Euskadi askatzeko´. Eta horretarako, proiektua dugu, hain zuzen ere, gure Estatua sortu nahi dugu, baina aitzitik, Estatu espainiarrak eta frantsesak proiektu hori eraso bezala hartzen dute eta ez dute zalantzarik herri bezala ematen ditugun pauso bakoitzaren aurka egiteko”.
Era berean, EAJren batzarkide-taldearen bozeramaile eta Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak esan du, tradizio politikoa aintzat hartu behar dela. Izan ere, gure aurrekoek – hain zuzen ere, guda zibila garaian EAJren izenean borroka egin zuten gudariek – bere onena eman zuten une latzenetan eta guk antzeko konpromisoa hartu behar dugu Euskadiren alde egiten jarraitzeko, nahiz eta egoera horren latza ez izan.
Ildo beretik, Markel Olanok segidakoa adierazi du: “Baldin eta pertsona batek politikan sartzeko erabakia hartzen badu, bere herriaren alde egiteko da. Eta horrek, lan handia dakar, baina, era berean, poz handia sortzen du, eta, betiere, tradizio politikoa kontuan hartuta. Hortaz, EAJ-PNVk Euskadiren alde lan egiten du eta, horretarako, hainbat proiektu ditugu. Baina herri bat eraikitzeko ez dira bakarrik proiektuak behar: ezinbestekoa da herritarrak aintzat hartzea”.
Olanok, halaber, hezkuntzaren eta kulturaren garrantzia azpimarratu ditu: “Erakutsi behar dugu herri bat garela eta ohiturak, ondarea eta kultura ditugula. Eta hori da etorkizuna eraikitzeko behar duguna. Euskara galtzeko arriskua dago eta, horregatik, edukiak eta proiektuak sortu behar ditugu eta horiek planifikatu behar ditugu”.
Azkenik, Markel Olanok honakoa esan du: “Garaia da garena erakusteko: alderdi euskaltzalea eta abertzalea gara, gizarte profil garrantzitsua dugu eta gai gara gizarte politika eredugarriak garatzeko. Beraz, EAJ gai da herritarrei erakusteko Gipuzkoak eta Euskadik etorkizuna dutela. Hortaz, baldin eta lan gogorra egiten badugu, herritarrak gureganako konfiantza izaten jarraituko dute”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


