Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/30

EAJk berretsi du kanpoko kaia eraikitzearen alde dagoela

Eraikitzea, betiere, baldin eta ekonomia-, finantza-, gizarte- eta ingurumen-bideragarritasuna bermatzen bada. EAJren Gipuzko Buru Batzarraren ustez, oso garrantzitsua da ondo landutako estrategia izatea, etorkizunean pentsatzea eta Pasaiako badiaren leheneratzearen alde egitea.
EAJk berretsi du kanpoko kaia eraikitzearen alde dagoela

Pasaiako Portu Agintaritzaren presidente Ricardo Peñak prentsaurrekoa egin du gaur goizean. Behin Peñaren hitzak entzunda, EAJren Gipuzko Buru Batzarrak honakoa esan du: “Gipuzkoako etorkizuneko lehiakortasuna bermatzeko ezinbestekoa da merkataritza portuak egungo portuaren mugak gainditzea eta, hortaz, interes orokorreko portu baten eginkizunak betetzea. Baina aitzitik, egungo portuaren jardueraren egoerak eta krisialdiak kanpoko kaiaren eraikuntza baldintzatzen dute eta, hain zuzen ere, hori bera esan du Pasaiako Portu Agintaritzaren presidente Ricardo Peñak”. Hori dela eta, GBBren ustez, oso garrantzitsua da ondo landutako estrategia izatea eta etorkizunean pentsatzea. Horren harira, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak azpimarratu du, kanpoko kaia eraikitzearen alde egiten jarraituko duela, betiere, baldin eta ekonomia-, finantza-, gizarte- eta ingurumen-bideragarritasuna bermatzen bada. Eta, hain zuzen ere, hori esan du EAJk Eusko Legebiltzarrean hainbat alditan eta Legebiltzarreko beste talde batzuk babestu dituzte jeltzaleen ekimenak.

Era berean, Gipuzkoako EAJk esan du, baldin eta Pasaiako portuaren trafikoak kanpoko kaia egitea justifikatzen ez badute, erakundeek elkarlana sustatu behar dute Pasaiako badiaren hiri- eta portu-erabilerak bateragarriak egiteko eta Pasaiako badiaren leheneratzearen alde egiteko. Horretarako, talde jeltzalearen iritziz, ezinbestekoa da, alde batetik, egungo portuak Gipuzkoako eta inguruko enpresei zerbitzu eraginkorra ematen jarraitzea, eta bestetik, pixkanaka, baina atsedenik gabe, Pasaiako herritarren bizi-baldintzak hobetzen jarraitzea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...