Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/30

EAJk defendatzen du 750.000€ Sagarbide frontoia eraikitzeko erabiltzea

Zinegotzi jeltzaleek “planifikazioa, seriotasuna eta zorroztasuna” exijitzen dute diru publikoaren erabileran. “Ezin da onartu udal gobernuak, pleno berean, dirua beste instalakuntzetan gastatuko dutela eta akordioa Diputazioarekin sinatzerakoan ikusiko dutela nola justifikatuko duten esatea” salatzen du Montse Aranak.
EAJk defendatzen du 750.000€ Sagarbide frontoia eraikitzeko erabiltzea

EAJren udal taldeak “albiste bikaina” dela adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Gipuzkoako kirol ekipamenduak 2014-2016” plangintzaren barruan 750.000 eurotako diru-laguntza lortu izana eta defendatzen du oso osorik eraikitzen ari den Sagarbide frontoian erabiltzea eta “planifikazioa, seriotasuna eta zorroztasuna” exijitzen dute diru publikoaren erabileran.

Talde jeltzalearen bozeramaileak, Montse Aranak jakitera eman du aipatutako subentzioa, 2014-2015 eta 2016 ekitaldietan ordainduko dela“ aurrez dagozkion eraikuntza lanen ziurtagiriak aurkeztuta, foru ebazpenak dion moduan. Uste dugu udala berak izan behar duela aurrena eredu ematen eta gipuzkoar guztiongandik datorren dirua ebazpenak dion legez bideratzea: frontoia egitera”.

Ildo horretan honokoa adierazi du: “ezin da onartu udal gobernuak, pleno berean, dirua beste instalakuntzetan gastatuko dutela eta akordioa Diputazioarekin sinatzerakoan ikusiko dutela nola justifikatuko duten esatea”

Aranak gogoratu du Sukia S.A. eraikuntza enpresak onartu zuela frontoiaren eraikuntza eta finantzaketa 4.345.977 eurotako aurrekontuarekin udalarekin sinatutako akordioaren bidez. Honen truke, udalak , partzela baten lagapena egiten zion enpresari etxeak eraiki zitzan. Halaber udalak bere gain hartu zituen BEZa ordaintzea, urbanizazioa eta ekipamendua.

“Orain, jarraitu du bozeramaile jeltzaleak, 750.000€ ditugunean frontoia egiteko, logikoena eta batez ere legezkoena, obra hontara bideratzea da. Foru laguntza honi beste erabilpen bat emateko tentazioa izanez gero, etorkizunean dirua itzultzeko erreklamazio arriskua lekarke , baztertu gabe jarduketa judiziala edozein demandaren aurrean. Horregatik gure aurkako bozka udal gobernuak egindako proposamenari, aukera zabaltzen bai du beste erabilera emateko eta ez ebazpen foralak dionean. Dudagarria eta arriskutsua deritzogu eta Zumaiak berme eta legezko prozedura guztiekin eraikitako frontoia behar du”

Azkenik deitoratu du Bilduko gobernu taldearen jarrera eta esan du: “berriro ere inprobisazioan eta presaka dabiltza, 2014ko aurrekontuetan aurreikusten ez ziren partidak sortuaz eta guztia planifikazio ezagatik” eta “gardentasun eta informazio gehiago udal plenoa osatzen dugun guztiontzat” eskatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...