Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pasaiako EAJk susmoa du udal gobernuak eskatu duen 320.000€-ko mailegua atez atezko sistemara bideratuko dutela
Pasaiako EAJko udal bozeramaile Nahikari Oterminek aditzera eman du, 2014ko uztailak 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela Pasaiako udalak inbertsioetarako 321.329,30 euroko mailegua eskatu duela. “Gertatu ohi denez, udal gobernuak ez du eskatutako maileguaren berri eman eta beraz, oposizioko alderdiok ez dakigu zertarako eskatu duen Bilduk mailegu hori, dakigun gauza bakarra da inbertsioetarako dela, baina hori jakin edo ezer ez jakitea gauza bera da” gaineratu du Oterminek.
Halaber, zinegotzi jeltzaleak adierazi du azken plenoan onartutako kontu orokorrek islatzen dutela udal diru kutxan zuloa egiten ari direla eta udaletxeko egoera ekonomikoa geroz eta larriagoa dela. Arrazoi horregatik, jeltzaleen aburuz udal gobernuak diru publikoa nola kudeatzen duen azaldu beharko luke, bai gainerako alderdiei eta baita herritarrei ere, eta maileguak eskatzean ere diru hori zertarako eskatu den eta diru horrekin zer egin nahi duten azaldu behar du Bilduk gardentasun osoz.
Hori dela eta, EAJko udal taldeak zenbait galdera erregistratu ditu udaletxean Bilduk azal dezan zertarako eskatu eta zertarako erabiliko duen aipatu mailegua. Izan ere, jeltzaleen susmoa da Bilduk 321.329,30 euroko mailegua Trintxerpe eta San Pedron atez ateko sistema ezartzeko beharrezkoak dituzten lokalen gastuak ordaintzeko erabiliko dela. “Bilduk udalarenak ez diren zenbait lokal behar ditu Trintxerpen eta San Pedron atez atekoa ezartzeko, horregatik gaude kezkatuta eta horregatik uste dugu dirua horretara bideratuko dutela” jakinarazi du Oterminek.
Bildurentzat “inbertsioak” zer diren argitze asmoz, Oterminek alkateari eskatu dio azaltzeko zein balditzetan eskuratu diren lokalak, alokairuan hala salmentan, eta maileguko dirua lokalek eragindako gastuak ordaintzeko erabiliko duten hala ez azaltzeko eskatu dio. “Horrela bada, beste behin ere argi geratuko da Bilduren lehentasun bakarra Pasaian atez ateko sistema ezartzea dela, izan ere, azken urteotan egindako inbertsio guztiak atez atekora bakarrik bideratu dituzte” adierazi du Oterminek. “Pasaia eta pasaitarren hobe beharrez, hori horrela ez izatea espero dut” amaitu du jeltzaleak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


