Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Astigarragako EAJk eskaera egin dio alkateari .eus domeinua jar dezan
Euskararen normalizaziorako inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak baliatu behar ditugula uste dugulako, .eus domeinua gizarteratzen laguntzea ere bada herri-erakundeen eginbeharra.
Bestetik, euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko. Azken inkesten arabera, euskaldun kopuru altuena hiri handietan dago eta horrek zailtasun handiagoak sortzen ditu euskaldunen arteko harremanak sendotzeko garaian, populazioa handiagoa delako eta sakabanaketa ere, handiagoa izan daitekeelako.
Hori horrela, .eus domeninuak lagunduko du, zalantzarik gabe, bai komunitate birtuala, baita erreala ere, elkartzen, are gehiago, sare sozial deritzotenak hartu duten indarra ikusita. Horregatik, norbanakoen lanaz gain, erakunde publiko eta pribatuek ere beren aletxoa jarri behar dutela uste dugu. Prozesu horren abiarazte-aldia datorren irailaren 16tik azaroaren 18ra izango da. Denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko dira, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.
Horregatik guztiagatik, Astigarragako udala izanda, herritar guztien gertueneko administrazioa Udalaren domeinua .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala eskatu diogu Udaleko Osoko Bilkurari. Baita herriko partikular, zein enpresak ere anima ditzala .eus domeinura bihur ditzaten beren domeinuak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


