Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/23

Bilduk, ELAk eta LABek Kutxaren aurka esandakoen aurrean, Gipuzkoako EAJk honakoa adierazi nahi du:

Exijitzen diegu iritzi publikoa aztoratzea helburu duen estrategia alde batera utz dezatela eta behingoz has daitezela Kutxaren alde lanean gainerako eragileekin.
Bilduk, ELAk eta LABek Kutxaren aurka esandakoen aurrean, Gipuzkoako EAJk honakoa adierazi nahi du:

Bilduri gogoratzen diogu, ahaztu baldin badu, duela bi hilabete lantaldea eratu zela eta beraiek kanpoan gelditzea erabaki zutela.

Lantalde honek helburu bakarra du: Kutxarentzat gobernurik onena eratzea, demokratikoena. Hau da, gipuzkoarren borondatea erarik onenean ordezkatuko duen gobernua eratzea. Eta hori lortzeko formula egokiena Batzar Nagusiak inplikatzea da.

Helburu hori lortze aldera, lantaldea (Bilduk uko egin diona) fundazioaren estatutu berriak sortzen ari da. Hori dela eta, gaur egun, estatutuek dokumentu irekia izaten jarraitzen dute, ekarpenei zabalik daude.  Baina, horretarako, lantaldean parte hartu behar da, lan egiteko prest egon eta pankarta alde batera utz.

Bilduk gezurra esan du gaur estatutuen zirriborroa ezagutzen ez duela esan duenean. Ainhoa Beolak ziurtatu du dokumentua ez zaiela aurkeztu, baina duela bi hilabete daukate dokumentua eskuartean, beraz, izan dute irakurtzeko aukera.

Bilduk -baita ELAk eta LABek- badakite beharrezkoa dela Kutxa fundazioan bilakatzea eta, egokiena iruditzen zion moduan bilakatzen ez bada, beste norbaitek bilakatuko duela. Hori badakite, baina gezurra esaten dute, baldin eta abenduaren 27ko 26/2013 Legea irakurri ez badute. Dokumentu hau ulertzeko ez da inongo txoten juridikorik behar; legea argia da, nahikoa da irakurtzea.

Bilduk badaki estatutuak ez direla irailera arte onartuko ekainaren 20eko Batzar orokorrean esan zelako, eta baita bezperan egin zen Administrazio Kontseiluan. Baina, hala ere, gezurra esaten jarraitzen dute, nahiz eta beren ordezkariak bilera horietan izan ziren.

Hori guztiarengatik, Gipuzkoako EAJk exijitzen die gezurrak esateari eta bazterrak nahasteari utz diezaiotela. Eta, bereziki, Bilduri eskatzen dio behingoz has dadila lanean guztiontzat onuragarri izango den Kutxa eta gipuzkoarron etorkizunaren alde.

 

Donostian, 2014eko uztailaren 23an

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...