Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/23

Nahikari Otermin: “Udal gobernuak ez ditu zertan FCCko langileak kontratatu, baina ez kontratatzea erabaki politikoa da”

EAJko udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Nahikari Oterminek, zenbait kontu argitu nahi izan ditu udal gobernuak garbiketa zerbitzua publiko bihurtzeko hartutako erabakiaren inguruan. Lehenik eta behin, Oterminek azaldu du legez udal gobernuak ez dituela zertan kontratatu FCCko langileak, orain arte Pasaiako kale garbiketaz arduratu direnak, baina gaineratu du langile horiek ez kontratatzea erabaki politiko hutsa dela.
Nahikari Otermin: “Udal gobernuak ez ditu zertan FCCko langileak kontratatu, baina ez kontratatzea erabaki politikoa da”

Halaber, jeltzaleak gogorarazi du egun FCCko langileak diren horiek garai batean udaletxeko langileak izan zirela, “udaletxeak kale garbiketaren ardura enpresa bati egoztean multinazionalaren langile izatera pasa ziren” azaldu du. “Orain Bilduk dio udaletxeak ez duela inor kaleratuko eta enplegu publikoa sustatzen ari direla, baina udaletxeak zuzenean inor kalera botako ez duen arren, FCCko langileen lanpostuen kontura sortuko dituzte 15 postu berriak” adierazi du bozeramaileak.

“Bilduren zinismoak ez du mugarik gainera, jarraitu du Oterminek, gobernuaren borondate eta erabaki politikoaren araberakoa da langileak kontratatzea hala ez kontratatzea, horregatik harrigarria da Bilduk ondorengoa esatea “bere webgunean 80.549 langile dituela dioen enpresak ez luke arazorik izan behar bere langileak beste nonbait berrezartzeko” eta horri gehitu diote, enpresak langileak kalera botatzen badituela EH Bildu langileekin pankarta atzean jarriko dela enpresaren gehiegikeriak salatzeko. “Horrela konpontzen al du guztia Bilduk, pankarten atzean jarrita? Ez ahaztu pankarta horiek zuen erabaki politikoen ondorio direla” adierazi du jeltzaleak.

“Bilduk beste behin ere gaizki egindakoak eta lotsak estaltzeko erru eta erantzukizunak besteei botatzen dizkie, badakite eta, langileek euren lanpostuak galtzen badituzte gobernuak zerikusia duela horretan” gaineratu du. Horregatik, jeltzaleek azpimarratu dute udal gobernuaren erabakia babeste asmoz EH Bilduk egindako adierazpenak lekuz kanpo daudela eta iraingarriak direla beren lanpostua kolokan duten langileentzat.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...