Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Xabier Iridoy: «Bere eraginkortasun eza eta konpromiso falta estaltzeko, udal gobernuak gezurra esaten du»
Irunen eta irundarren alde lan egiteko norgehiagoka baztertzea eta jarrera aldatzea eskatu dio Iridoyk Santanoren gobernuari.
Ordenantza Fiskalei buruz joan den astean Miguel Angel Paez Ogasun arloko ordezkariak egin zituen adierazpenak salatu nahi izan dituIrungo EAJ-PNV Udal Taldeak. Gobernu sozialistaren eraginkortasun eza estaltzekohelburuarekin, beste behin, Paez jaunak hiritarrei gezurra esan diela adierazi du Xabier Iridoy bozeramaile jeltzaleak gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan. «Informazioa manipulatzen eta hiritarrei iruzur egiten ari dira gobernuak beregain hartutako konpromisoak bete ez dituela estaltzeko» azaldu du.
Bere gabeziak estaltzeko, udal gobernuak, eta bereziki Paez jaunak, gezurra erabiltzen dutela ohartarazi du Iridoyk, bere taldearen proposamenak eta EAJren lana zalantzan jarriz. «Udal gobernuak behin eta berriro erabiltzen duen estrategia da; gure lana gutxiesteko zalantza ereiten dute, eta hori ez dugu onartuko» adierazi du. Era berean, bere kontaketa propioa eraikitzeko eta irundarrak engainatzeko udal gobernuak egiten duen datuen erabilera interesatua deitoratu du zinegotzi abertzaleak.
Bestalde, joan den urriko Osoko Bilkuran EAJ-PNVk zuzenketa moduan aurkeztu zituen hiru proposamen zehatzekiko gobernu sozialistak erakutsi duen interes eta borondate falta kritikatu du Jose Corchon zinegotziak. «Ogasun ordezkariak azaldu duen interesa hain izan da eskasa, Ordenantza Fiskalen aldaketari buruz EAJren paperik ez duela esatera ausartu dela»deitoratu du. «Hiru proposamen serio eta zuhur aurkeztu genituen −2013ko urriaren 30ean erregistratutakoak− Udalbatzan, irundarren interesak defenditzen diren lekuan, hain zuzen ere, krisi garai honetan egoera bidegabeak arintzeko eta irundarrei presio fiskala jaisteko helburuarekin» gogorarazi du.
«Ogasun ordezkariak ez du proposamenak aztertzeko eta gure planteamenduari erantzun bat emateko bere konpromisoa bete. Eta, orain, bere irudia garbitzeko eta bete ez duena estaltzeko, irundarrei gezurra esaten eta errealitatea nahasten atera da, proposamenak aurkeztu ditzagun eskatuz» adierazi du Corchonek. «Badirudi Ogasun ordezkaria ez dela ohartu, edo ez duela ohartu nahi, baina proposamenak, beren zehaztasun eta adibideekin, duela zortzi hilabete baina gehiago aurkeztu ziren» azaldu du.
Irunen eta irundarren interesen aldeko defentsari ere erreferentzia egin dio Xabier Iridoyk. «Gobernu sozialistak irundarren interesak beste erakundeetan defendatzea eskatzen digu, eta Irungo Udalean, irundarren interesak babeste aldera proposamen zehatzak egiten ditugunean, orduan kritikatu egiten gaitu. Neurriz gainekoa iruditzen zaigu, horrela, gezurrak esanez, Irunen interesen defentsari buruz hitz egiteko ausardia izatea» jarraitu du bozeramaile abertzaleak.
Azkenik, EAJ-PNVk, bai Irungo Udalean, baita gainerako administrazioetan ere, Irunen eta irundarren interesen alde lanean eta proposamenak egiten jarraituko duela ziurtatu du Xabier Iridoyk. Era berean, jarrera aldatzea eta kode etikoa eta udal etikaren mesedetan argitaratu duten dekalogoa bere jokaeran aplikatzea eskatu dio Santanoren gobernuari, norgehiagoka eta liskarra ez baitira Irunen alde lan egiteko biderik egokienak.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


