Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo EAJk La Asunción klinikaren egungo kudeaketaren alde egin du
BILDUk zabaldutako kezka faltsuen aurrean, osasun sailari eskatu dio jarrai dezala kalitatezko zerbitzu publiko eta unibertsal eskaintzen.
Andoaingo EAJk Tolosako La Asunción klinikaren egungo kudeaketaren alde egin du udalean erregistratutako mozio batean. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen zaio jarrai dezala kalitatezko zerbitzu publiko eta unibertsala eskaintzen.
Bilduk Buruntzaldea eta Tolosaldeako eskualdeetan zabaldu dituen kezka faltsuei erantzun asmoz aurkeztu du EAJk ekimena, bi eskualde hauei zerbitzua eskaintzen dien klinikari babesa eman eta La Asuncion eta Osakidetzari zerbitzu hau ahalbidetzen duen akordioaren alde egiten jarraitzeko eskatzeko. PSErekin adostua izan den mozioak Jaurlaritzari eskatzeko dio euskal osasun sistemaren barruan eskualdeko ospitale baten zerbitzuak bermatzen jarri dezala La Asuncionen. Onartua izan den testuak, gainera, Gipuzkoa osoan egun eskaintzen den kalitatezko osasun zerbitzu publiko eta unibertsala bermatzen jarraitzeko eskatzen dio Urkulluren exekutiboari.
Mari Jose Izagirre zinegotziak jakinarazi duenez, Tolosako klinikak eta Inviza enpresak egiten duten kudeaketaren azterketa egiteko beharra jasotzen du mozioak eta baita eskualde hauetan Gipuzkoako gainerakoetan eskaintzen den zerbitzuen parekoa eskaintzeko eskaera ere. Izagirrek gogoratu du La Asuncion osasun sare publikoaren barnean dagoen zentro osagarri bat dela eta diru publikoarekin finantzatzen dela, beraz, gaixoek ez dutela euro bat era ere ordaintzen. “Bilduk zabaldu dituen kezka faltsuak ez ditugu ulertzen pazienteekiko harremanean ez dagoelako inolako ezberdintasunik. Pribatizazio faltsuez hitz egiten dute, osasuna politika egiteko erreminta bezala erabiliz”, salatu du zinegotzi jeltzaleak.
Izagirrek zehaztu du onartutako mozioak, halaber, Jaurlaritzari eskatzen diola eskaintzen duen zerbitzua hobetzen jarrai dezala eta horretarako egin ditzala beharrezkoak diren azterketak eta teknologia berrietan inbertsioak, esaterako, Osabidek eskaintzen duen zerbitzu informatikoarekin bat egiteko urtebeteko epean.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


