Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalaren web orrian EUS domeinua jartzea eskatu dio Getariako EAJk alkateari
Uxoa Larrañagak dio euskararen aldeko aldarrikapen garbia litzatekeela puntu eus bihurtzea udalak zein herriko partikular eta enpresek dituzten domeinuak
Getariako EAJren udal taldeak, horretarako sartu duen mozioaren bidez, alkateari eskatu dio Udalaren domeinua, .EUS domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala onartzea, hartara, Euskararen Egunerako, abenduaren 3an aktibatuta egon dadin. Baita ere eskatzen du “Herriko partikular, zein enpresak ere anima ditzala .EUS domeinura bihur ditzaten beren domeinuak”.
Uxoa Larrañaga, zinegotzi jeltzaleak adierazi du: “euskararen normalizaziorako inguruan ditugun baliabide eta tresna guztiak baliatu behar ditugu eta puntu.eus domeinua gizarteratzen laguntzea ere bada herri-erakundeen eginbeharra”.
“Bestetik, jarraitu du, euskaldunon komunitatea trinkotzea ezinbesteko pausua da hizkuntzaren erabilera areagotzeko”. Gogoratu du azken inkesten arabera, euskaldun kopuru altuena hiri handietan dagoela eta horrek zailtasun handiagoak sortzen dituela euskaldunen arteko harremanak sendotzeko garaian, populazioa handiagoa delako eta sakabanaketa ere, handiagoa izan daitekeelako.
Hori horrela, zinegotzi jeltzaleak adierazi du puntu.eus domeinuak lagunduko duela, “zalantzarik gabe, bai komunitate birtuala, baita erreala ere, elkartzen, are gehiago, sare sozial deritzotenak hartu duten indarra ikusita”.
Azkenik esan du prozesu horren abiarazte-aldia datorren irailaren 16tik azaroaren 18ra izango dela eta tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an aktibatuko direla, hain zuzen Euskararen Nazioarteko Egunean. “Horregatik, azpimarratu du, norbanakoen lanaz gain, erakunde publiko eta pribatuek ere beren aletxoa jarri behar dutela uste dugu”.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


