Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Arrizuriaga jolastokiko utzikeria salatu du gobernuak lorategi pribatu baten manteinua egiten duen bitartean
Jeltzaleek duela 3 urte salatu zuten Arrizuriaga parke publikoaren utzikeria egoera hau herritarrei zabaltzean hauteskunde “erreklamo” modura. Halaber, udal ondarearen mantenuak lehentasuna izan beharko lukeela adierazi dute. EAJk udal gobernuak aitzakia bidez justifikatu nahi izan eta sinatu berri duten Olaso Fundazioko lorategien mantenurako hitzarmena bete ez duela salatu du.
Bergarako EAJko udal taldeak Bilduko gobernuari eskatu dio Arrizuriaga parkeko arazoei aurre egiteko eta bere mantenuaren ardura hartzeko, Olaso Fundazioko lorategien mantenua egin aurretik. Jeltzaleek gogorarazi dute legealdi hasieran Arrizuriaga parkea eraberritzeko ekimena erregistratu zutela udaletxean bergarar guztiek parkeaz gozatzeko aukera izan zezaten eta hau segurua izan zedin. Zinegotzi jeltzaleek aditzera eman dutenez, Arrizuriaga 2011 urteko abuztuan ireki zen publikora, udal hauteskunde kanpainaren baitan. Parkea ez zegoen egoera onean ireki zutenean, ez baitziren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko oinarrizko moldaketak ere egin. Jeltzaleen salaketaren ostean, udal gobernuak zenbait aldaketa egin eta hainbat kartel jarri zituen jarduera batzuk eta animaliei sarrera debekatuz.
EAJk gogoan du parkeko zuhaitzen egoeraren inguruko diagnosia egin behar izan zela, eta haietako asko egoera txarrean zeudela eta arriskutsuak zirela, hori guztia parkea erabiltzaileei ireki ostean. Hala eta guztiz ere, parkean egindako hobekuntzak ez dira nahikoak ez dituztelako parkearen oinarrizko baldintzak eta segurtasuna bermatzen. EAJko udal taldeko zinegotziek jakinarazi dute parkeak eraberritze integrala behar duela arriskutsuak izan daitezkeen egoerak ekidin eta bergararrek parkeaz bere osotasunean gozatu dezaten.
Haatik, Bilduk udal baliabideak Arrizuriaga parkean inbertitu baino nahiago izan du Olaso lorategira bideratu hitzarmen bat sinatuz. Honen harira, udal talde jeltzaleak uste du alkate andereak eta Olaso dorreko arduradunekin batera eskainitako eta zabaldutako erreportajeak “paripe” hutsak direla eta helburu dutela pribatua den fundazioa bati mesede egitea bergarar eta turisten eskura egongo den lorategia izango dela aitzakiatzat hartuta. Ba al du zentzurik turistentzat izango dela esan eta iraila arte ez irekitzeak? Jeltzaleek gaineratu dute hitzarmeneko 2. Klausula ez dela betetzen, izan ere, hitzarmenak dio lorategiko lanak ez direla hitzarmena sinatu arte egingo, eta maiatzean dagoeneko eginak zeuden hitzarmena sinatu aurretik.
Bestalde, lorategia herritarrei zabaltzea lorpen gisa saldu nahi du Bilduk, eta hori ez da horrela adierazi dute jeltzaleek, izan ere, Telesforo de Monzonen testamentuak dio Olaso ondarea bergarar guztien gozamenerako dela. Zergatik izan du Olaso Fundazioak, eta fundazioko zuzendari den Jose Luis Elkorok ondare hau herritarrei itxia?
Jeltzaleek baieztatu dute ez dela beharrezkoa hitzarmenik udaletxeak lorategia herritarrei zabaltzeko, borondate kontua dela adierazi dute.
Hori guztiagatik, Bergarako EAJko udal taldeak gobernuari eskatu dio udal parkeen zaintza egiteko eta Olaso Fundazioko lorategiei emandako trataera berdina emateko gainerako udal lorategiei. Halaber, edonola eta kasu honetan erakunde pribatu baten mesederako hartutako erabakia “hitzarmen” modura ez “saltzeko”, eta aurretik behar bezala informatzeko eskatu diote, ezer sinatu aurretik ezin dituelako udal langileak Olasora lanera bidali eta udaletxeko baliabideak nahierara erabili.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


