Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/16

Donostiako kartzela berriaren proiektua zertan den galdetu dio Barne Ministerioari Agirretxeak

EAJko Gipuzkoatik aukeratu izan zen diputatuak adierazi duenez, “Zubietako kartzela berria eraikitzeko izaten ari den atzerapenak kaltea besterik ez die ekartzen Martuteneko kartzela zaharrean dauden presoei, eta baita Donostiaren garapen urbanistikoari ere”. Martuteneko kartzelaren egoera kezkagarria salatu du.
Donostiako kartzela berriaren proiektua zertan den galdetu dio Barne Ministerioari Agirretxeak

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVko talde parlamentarioko Gipuzkoako ordezkariak aurkeztu dio Espainiako gobernuari idatziz erantzuteko galdera, eta bertan eskatzen du Donostiako kartzela berriaren proiektua zein egoeratan dagoen jakin nahi duela.

Agirretxeak salatu duenez, “urtea igaro da gai horri buruz inolako berririk ez dugunetik”; Joseba Agirretxeak berak Barne Ministroari ahoz egindako galdera bati erantzun zionetik, hain zuzen ere, orduko hartan jakin baikenuen kartzela berria egiteko proiektua aldatu egin zela. Jorge Fernández Díazek bere erantzunean esan zuenez, hasierako proiektuarekiko kostuetan murrizketa bat gertatu arren, martxan zegoen. “Orduz geroztik ez dugu inolako berririk izan, ez dakigu hasierako proiektuarekiko aurrerapenik egin den ala ez” kritikatu du Joseba Agirretxeak.

EAJko diputatuak esan duenez, Euskal Taldean “kezkatuta gaude oso, Zubietako kartzela berria egiteko edozein atzerapen edo paralizaziok kalte egiten dietelako, bai Martuteneko kartzela zaharrean dauden presoei (egon beharreko preso kopurua baino hiru aldiz preso gehiago baitaude), baita Martutene eta Txomin Eneako garapen urbanistikoari ere, Donostiarentzat funtsezkoak direnak bien ala biak”.

Horregatik guztiagatik, Joseba Agirretxeak honako galdera egin dio Espainiako Gobernuari idatziz erantzun dezan:“Zertan da Donostiako kartzela berriaren proiektua?”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...