Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/16

Ordiziak ez du foru laguntzarik izango Majori Polikiroldegiarentzat.

Ordiziako bozeramaile jeltzaleak, Jose Miguel Santamaria, esan du udala Diputazioaren laguntzetatik kanpo geratu dela “ez delako gai izan aurreproiektua idazteko eta aurkezteko. Egitasmoaren erredakzioa aurrekontuen negoziaketen barruan Bilduk onartu zuen konpromisoa izan zen” gogoratu du.
Ordiziak ez du foru laguntzarik izango Majori Polikiroldegiarentzat.

EAJren udal taldeak jakinarazi du Ordiziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 milioi euroz osatutako lurraldeko kirol instalazioak hobetzeko zuen plan berezian ezin izan duela sartu “udala ez delako gai izan zegokion epean aurreproiektua idatzi eta aurkezteko”.

EAJren bozeramaile, Jose Miguel Santamariak, Bittor Bolinaga zinegotziarekin batera, Majorin emandako prentsaurrekoan zera adierazi du: “gai hau, Bilduk, aurrekontuen negoziaketaren barruan onartutako konpromisoetariko bat izan zen, aparkaleku bat eraikitzeko aurreproiektua idaztearekin batera, besteak beste” eta zazpi hilabete hauetan udal gobernua “akordio bat bera ere betetzeko gai ez da izan”.

Horrela, Santamariak “aukera galdu izana” deitoratu du eta esan du: “udal gobernuaren kudeaketa txar eta planifikazio ezaren adibide berri bat da”. “Laguntza horiek ez izatea, jarraitu du, Majori polikiroldegiko instalazioetara joaten diren ia 4.000 bazkideengan eragina izango du zeren eraikin osagarria ezingo da gimnasio moduan bere tresneria eta guzti prestatu, aurreikusita zegoen bezala. Ezta ere planifikatuta zegoen beste balioanizdun gela edota pista berri bat zerbitzuak hobetzeko eta ondorioz diru- sarrera berriak lortu eta udal ekarpena gutxitu. Honek Ordiziar guztioi eragingo digu, guztiok, instalazioak erabili edo ez, defizitari aurre egingo diogulako”.

Bozeramale jeltzaleak aipatu du “arrazoi osoarekin eta behi eta berriro udal instalakuntzak erabiltzen dituztenek eskatzen dituzten aldagela berriak ere ezingo dira eraiki”.

Santamariak “tamalgarri eta penagarri” moduan kalifikatu ditu “gaur egungo kudeatzaileak eraman gaituen egoera” eta azpimarratu ditu inguruko udalerriek lortutako diru laguntzak, hala nola, Tolosak 600.000€ Berazubirako, Beasainek 300.000€ teknifikazio zentrorako, Lazkaok 150.000€ polikiroldegiko aldagelak berritu eta handitzeko eta beste 128.000€ Ormaiztegik. “Denak zegozkien proiektuak aurkeztu ondoren. Ordiziak, besoak gurutzatuta egoteaz gain, aurrekontu arruntetik Majorik duen 700.000 eurotako defizitari aurre egin beharko dio”

Amaitzeko gogoratu du erakin osagarria orain lau urte eraiki zela kirol erabilpenetako eta bere egituraketak ahalbideratu zuela 800m2ko gune berde bat igerilekuaren solarium bezala erabiltzeko eta baita ere padel eta teniserako Horregatik galdetu du ea orain beste lau urte itxaron beharko ote den proiektatutako helburua betetzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...