Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/14

Udalaguntzatik jasotako ekarpena aurreko urteetakoa baino handiagoa izan dela azpimarratu du Irungo EAJk

Udalaguntza programaren baitan, Eusko Jaurlaritzak Irunera bideratutako diru-laguntzen inguruan, pasa den astean Fernando San Martin Hezkuntzako ordezkariak egin zituen adierazpenak argitu nahi izan ditu EAJren Udal Taldeak. Halaber, hiritarrei informazioa helarazterakoan zorroztasuna eskatu diote jeltzaleek, bere adierazpenetan udal gobernuak, nahita, datu batzuk gorde egin baititu. Era berean, gai honetan sozialistek erabili duten tonu alarmista deitoratu dute.
Udalaguntzatik jasotako ekarpena aurreko urteetakoa baino handiagoa izan dela azpimarratu du Irungo EAJk

Lehenik eta behin, Udalaguntzatik jasotako ekarpena aurreko urteetakoa baino handiagoa izan dela azpimarratu nahi izan du EAJk, eta horretarako 2010 urtetik hona programa horren bitartez Irunera bideratutako laguntzen datuak eskaini ditu: 2010ean, 177.447€; 2011n, 232.973€; 2012an, 12.642€; eta 2013ko ebazpenean 260.656€. Datu hauek, termino absolutuetan, adierazten dute Udalaguntzaren baitan, Patxi Lopezen gobernuko urteetan (2010-2012) ez zela orain bezain beste diru bideratu gure hirirako.

Jeltzaleek, bestalde, gogora ekarri dute Eusko Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontuak onartzeko negoziazioen ondorioz, euskal administrazioak 700.000 euroko partida bideratu zuela Leka Enea ikastetxean zeuden gabeziei aurre egiteko, besteak beste, Heziketa Fisikorako eremu egoki baterako edo ataripe batzuetarako. Horretaz gain, inbertsio horrek gaur egungo lehen hezkuntzako eraikinean Leka Enea ikastetxearen eskola-eskaintza bateratzea ahalbidetuko du, haur hezkuntzako ikasleak bertara joango direlarik. Horren harira, jeltzaleek «gehiegizkotzat» jo dituzte San Martin jaunak "Gipuzkoan eta Euskadin gobernatzen duten alderdien bidegurutzean egotearen ondorioz, Irun berriro ere gaizki tratatua" dagoela esanez egin dituen baieztapenak.

Eusko Jaurlaritzari helarazitako hamaika inbertsioetatik, honek premiazko sei esku-hartze lehenetsi ditu Belasko Enean, Elatzetan, Leka Enean, Toki Alain eta Txingudin, kasu bakoitzean dagokion kopurua finantzatuz. Diruz lagundu ez diren inbertsioak ondorengoak dira: Leka Enea ikastetxean aterpe baten eraikuntza eta kanpoko arotzeria berritzea; Belasko Enea ikastetxean, idazkaritzako komunak eraberritzea eta estalduraren eraikuntza; eta Txingudin komunen leku-aldatzea.

Azkenik, Irunen eta irundarren interesak euskal erakunde guztietan defenditzen jarraituko duela azpimarratu du EAJk. Jeltzaleen konpromisoa argi geratu zen Eusko Jaurlaritzari bere finantziazio konpromisoa bete zezan eskatuz, joan den maiatzean, gainerako talde politikoekin batera mozioa sinatu zuenean, eta Bidasoaldeko Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako Zentroan bi irakasle murrizteari buruz, joan den ekainean, adierazpen instituzionala babestu zuenean.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...