Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/14

Eva Juez: “Gobernu sozialistak ez du WI-FI sarea eibar osora zabaltzeko planik”

Eibarko EAJko udal bozeramailea Eva Juezek prentsa ohar bidez gaurko bozeramaileen batzordean alkateari egindako galderen eta jasotako informazioaren berri eman du. Juezek gaurko batzordean Eibarko WI-FI sarearen etorkizunari buruz galdetu du eta sarea zabaltzeko udal gobernuak asmorik duen hala ez jakinarazi nahi izan du. Bozeramaile jeltzaleak aditzera eman duenez, udal gobernu sozialistak ez du WI-FI sarea zabaltzeko planik, 2007an hiri osoak WI-FIa izango zuela hitz eman bazuten ere. Horregatik, salatu du PSOEk ondoren betetzen ez dituen hitzemateak egiten dituela. “Alkateak WI-FI sarea zabaltzeko nahia azaldu du, baina ez daki ez nola ez noiz egingo duen, beraz, beste behin ere, gobernu sozialistak egindako promesak ez dira beteko eta hitz emandako proiektuak ez dira gauzatuko” azaldu du EAJko bozeramaileak.
Eva Juez: “Gobernu sozialistak ez du WI-FI sarea eibar osora zabaltzeko planik”

Ildo beretik, Juezek gogorarazi du WI-FI sare publikoa Iñaki Arriolak 2007ko hauteskunde kanpainan egindako promesa izan zela “ WI-FI sarea hiri osoan. XXI. Mendean gaude” zioen. “Egun hiri-guneko hainbat puntuk badute WI-FIa, azaldu du Juezek, baina hitz emandako WI-FIa ez da Urki, Amaña, Ipurua edota Barrena auzoetara iritsi, beraz, proiektu honek 3 urte inguruko atzerapena darama” gaineratu du Juezek.

Halaber, Eva Juezek WI-FI sarearen etorkizunari buruz galdegin dio Miguel de los Toyos alkateari sareaz arduratzen den Gowex enpresaren baitan sortu diren iskanbilak direla eta. Bestalde, WI-FI sarea ezartzeko inbertsio ekonomikoa berreskuratzea noiz lortuko den jakin nahi izan du Juezek, izan ere, de los Toyos alkateak komunikabideetan adierazi du oraindik %60a berreskuratzeke dagoela. Eva Juezek azaldu du alkateak ez duela argi oraindik zenbat denbora beharko duten zerbitzua berrezartzeko Gowex enpresak zerbitzua eteten badu. Horregatik, bozeramaile jeltzaleak alkateari eskatu dio aukera posible guztiak ondo aztertzeko eta beharrezko neurriak hartzeko erabiltzaileei zerbitzua bermatzeko eta sor daitezkeen ezbeharrek eibartarrengan eraginik ez izateko.

Azkenik, EAJko udal bozeramaileak ohartarazi du zerbitzua oraingo baldintza berdinetan berrezartzen ez badela, egindako inbertsioaren berreskurapena etenda geratuko dela, eta beraz, 10 urteetan aurreikusia zegoen inbertsioa berreskurapena ez da beteko. Horregatik, “alkateari eskatu diogu arduraz aztertzeko aukerak eibartarrek gertatutakoaren ondorioak pairatu ez ditzaten” amaitu du Juezek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...