Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk udaletxeko lanpostu kontratazioen inguruan egindako salaketa berretsi eta lardaskeriatzat jo du
Errenteriako EAJko udal bozeramaile Maite Peñak jakinarazi du udal talde jeltzaleak Bilduko gobernuaren aurka egindako udaletxerako lanpostu kontratazioen inguruko salaketa berresten duela.
Bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du, Bilduko udal gobernuak lanpostu berri bat sortu duela, Kultura Aniztasun eta Garapen Lankidetzarako teknikariarena hain zuzen. “Urtean 40.000 euro inguruko ordainsaria izango du eta lanposturako eskatzen den formazio maila baxua da” gaineratu du jeltzaleak. Peñak azaldu zuenez, 40.000 euro inguru kobratzeko eskatzen den bakarra 150 orduko ikastaro bat egitea da, eta gainera ez du zertan presentziala izan, hau da, nahikoa da hilabete eta erdiz 4 orduz egunean ikastaroa egitea.
Halaber, jeltzaleak adierazi du ez dela ingeles mailarik eskatzen eta frantsesari dagokionez ere, hitz egiteko, baina ez idazteko, oinarrizko maila eskatzen dela. “Etorkinekin harremanetan egon behar duen eta eskaerak egin eta informazioa kudeatu behar duen langile batek zer dela eta behar du idatzizko oinarrizko maila fransesean eta ez ingelesean?” galdegiten du EAJ-PNVko udal bozeramaileak. “Itzulpengintza zerbitzuak kontratatu beharko dira akaso?” Bestalde, “zer dela eta ez da ingeles mailarik eskatzen 40.000 biztanle dituen udalerri batean?” jakin nahiko luke bozeramaile jeltzaleak. Hori guztiagatik, jeltzaleek lanposturako udal gobernuak eskatutako oinarriak nahikoak ez direla berretsi dute eta lardaskeriatzat jo dute egindakoa. Peñak salatu du, barne promozioa izanda, udal langileek soilik izango dutela aukera lanpostua eskuratzeko, baina jakinarazi du 5 egun izan dituztela soilik plazara aurkeztu edo ez aztertzeko.
Udal taldeko bozeramaileak adierazi du, aurreko legealdian, berak sustatuko berdintasun teknikariaren lanposturako oinarriak guztien artean adostu zirela eta esperientzia eta merezimenduak eskatu zirela, beraz, hautagaiak prestakuntza maila jakin bat behar zuen lanposturako. Kasu honetan berriz, bi urteetarako behin behineko plaza batetarako eta etorkinekin harremanetan egongo den teknikari posturako eskatutako formazio maila oso baxua da. Berdintasun teknikariak udaletxeko sail bakoitzean berdintasuna sustatu eta emakumeekin etengabeko harremanetan egon behar du, baina Kultura Aniztasun eta Garapen Lankidetzarako teknikariak berriz, etengabeko harremanetan egon behar du hizkuntza desberdinak darabiltzaten etorkinekin, hori dela eta, “ez dugu ulertzen hizkuntzei dagokienean hain eskakizun eskasa egitea lanpostua eskuratzeko” gaineratu du Maite Peñak.
Azkenik, bozeramaile jeltzaleak Bilduko udal gobernuari kontratazioei dagokienean lardaskeriak egiteari uzteko eskatu dio, baita lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren oinarriak guztien artean adostea ere.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


