Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bildu festa eta opor garaian aurkezten ari da txintxilikarioen fotomuntaketak alegazioak ekiditeko
Pasaiako EAJko udal taldeak salatu du Bilduk herritarrei alegazioak aurkezteko emandako epea ez dela nahikoa eta azpimarratu du Bilduko udal gobernua ezkutupean eta gardentasunik gabe ezartzen ari dela bere hondakin bilketarako sistema Pasaia osoan.
Pasaiako EAJko udal taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek prentsa ohar bidez salatu du Bilduko udal gobernua festa eta opor garaian ari dela txintxilikarioak non joango diren azaltzen duten fotomuntaketak aurkezten herritarrek alegaziorik edota proposamenik egin ez dezaten. “Alegazioak aurkezteko epea abuztuaren 8an amaitzen da, eta kontutan izanda Pasaian festak direla eta herritar asko oporretan daudela ez da nahikoa udal gobernuak herritarrei emandako epea, izan ere, askok ez dute jakin ere egingo gobernuaren asmoak zein diren ezta beren txintxilikarioa non ezarriko duten” adierazi du Oterminek.
Jeltzaleek azpimarratu dute Bildu ezkutupean eta gardentasunik gabe ezartzen ari dela atez ateko sistema Pasaian. Oterminek halaber, atez ateko sistemaren inguruan oposizioko alderdiek informazio falta dutela salatu du, izan ere “komunikabideen bitartez jakin dugu gobernuaren asmoak zein diren eta oraindik Bilduk ez die erantzunik eman udaletxean erregistratu ditugun informazio eskaerei” gaineratu du. Hori horrela, Oterminek azaldu duenez, besteak beste, talde jeltzaleak oraindik ez daki hondakin bilketara bideratuko lokalek beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituzten hala ez, edota Antxon eta Donibanen kg kopurutan zenbat bildu den.
Bestalde, Oterminek koherentzia eta seriotasuna eskatu dio Bilduri, izan ere udal gobernuak behin baino gehiagotan eskatu du alegazioak aurkezteko epea luzatzea nahiko denbora ez izateagatik edota udara izanagatik. Horregatik, talde jeltzaleari ez zaio bidezkoa iruditzen pasaitarrek udal agintariek eskatzen dituzten baldintza berak ez izatea.
Azkenik, Nahikari Oterminek herritarri jakinarazi die posible dela udal gobernuak oporren bueltan, irailean, ezartzea atez ateko sistema San Pedro eta Trintxerpen, batetik korrika eta presaka ezarri nahian dabiltzalako eta bestetik, herritarrei alegazio eta proposamenak aurkezteko jarritako epe-mugagatik.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


