Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiak ekipamenduen foru planaren fondoen %3 baino gutxiago jasotzen du
Donostiako EAJ udal taldeak “erabateko ezadostasuna” azaldu du 2014-2016 Kirol Ekipamenduen Foru Planean aurreikusten diren inbertsioen banaketarako irizpideekiko, izan ere “zeharo desorekatua dago Donostiaren kaltetan. 7 milioi euroko Plan honetan gure hirirako 190.000ko euro bi jarduera besterik ez dira aurreikusten, dagoen kopuruaren %3 baino gutxiago, alegia. Begi-bistakoa da diru kopuru horrek ez duela inolako erlaziorik Donostiaren benetako pisuarekin; Donostian lurraldearen biztanleriaren laurdena bizi baita”, nabarmendu du EAJko zinegotzia den Martín Ibabek.
Donostiarako Kirol Ekipamenduen Planean aurreikusten diren bi aktuazio bakarrak (Atano III frontoiaren fatxada eta sabaia eta Benta Berriko kiroldegiko aldagela berriak) “ez dituzte inola ere asetzen milaka donostiarrek erabiltzen dituzten instalazio askok behar dituzten eraberritze lanak eta hobekuntzak. Ez dugu ahaztu behar hirian Kirol Txartela erabiltzen duten 50.000 pertsona daudela eta horiei gaineratu behar zaizkie Donostiako instalazioetara kirola egitera etortzen diren inguruko bizilagunak. Tamaina handiagoko hobekuntza plan bati ekiteko aukera ari da galtzen; euria ari duenean erabil litezkeen estali gabeko frontoi dezente estaltzea, kasu”, nabarmendu du Ibabek.
Donostiako jeltzaleek ohiko mozio bat aurkeztuko dute hurrengo Osoko Bilkuran Udalbatzak eska diezaion Gipuzkoako Foru Aldundiari “Gipuzkoa osatzen duten udalerrien pisu demografikoaren arabera bana ditzala diru ekarpenak eta zuzen dezala Kirol Ekipamenduen Planak duen Donostiarekiko desoreka, erabiltzaile kopururik handienengana iritsi ahal izateko”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


