Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduren Hondakinen Plangintzak ez du indarreko araudia betetzen
EAJren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak esan du, zuzenbide-ordenamenduak ez duela baimenik ematen kontratua uzteko, hain zuzen ere, hasierako enpresa esleipendunak lehiaketan parte hartu ez duen eta, beraz, baldintzak betetzen ez dituen beste enpresa bati kontratua uzteko. Donostiako udaleko EAJren zinegotzi Iñaki Gurrutxagak galdetu du “zer dela-eta udal Gobernuak ez dion Aldundiari exijitu bultzatu nahi duen hondakinen tratamendurako sistema berriak eskatzen duen prozesua ixteko zabortegiak ez daitezen Donostian kokatu, Udalbatzarrak erabaki zuen moduan”.
EAJren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak eta Donostiako Udaleko zinegotzi jeltzale Iñaki Gurrutxagak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, lehengo ostegunean Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman zuenari erantzun diote. Gogoan izan, lehengo ostegunean Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek segidakoa esan zuela: Hondakinak tratatzeko azpiegitura mekaniko-biologikoa – TMB delakoa – 2015ean prest egongo dela.
Horren harira, batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bildu oker kudeatzen ari da. Izan ere, hasieran enpresa bati emandako kontratu bat beste bati utzi dio, nahiz eta hasierako helburua guztiz aldatu den. Eta Bilduk ezin du hori egin, ez baita legala. Hau da, zuzenbidea-ordenamenduak ez du baimenik ematen kontratua uzteko, hain zuzen ere, hasierako enpresa esleipendunak lehiaketan parte hartu ez duen eta, beraz, baldintzak betetzen ez dituen beste enpresa bati – Alemaniako beste enpresa bati – kontratua uzteko”.
Era berean, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Indarreko ingurumen baimen bateratuak ez du balio Bilduk eraiki nahi duen azpiegitura egiteko. Izan ere, ingurumen baimen bateratuak indarreko araudiak hasieran aurreikusitako azpiegiturak egiteko balio du. Beraz, Errazkinek ondo dakien bezala, baldin eta azpiegitura berri hori egin nahi badu, ingurumen baimen bateratu berria eskatu behar du. Baina aitzitik, Foru Aldundiak ez du baimenik eskatu eta, ondorioz, Bilduk eraiki nahi duen azpiegiturak ez du zuzenbide- zein ingurumen-bermerik”.
EAJren batzarkideak, halaber, honakoa salatu du: “Ez Foru Aldundiak, ez GHK hondakin partzuergoak ez diete erantzun batzarkide-taldeen galderei eta ez dute argitu non kokatuko dituzten hondakin-hondarra biltzeko zabortegiak. Foru Aldundiak eta GHK-k egin duten gauza bakarra izan da sistema osoa bertan behera utzi – baita balorizazio energetikorako azpiegitura ere –, baina ez dute argitu non bilduko duten hondakin-hondarra. Gogoan izan, Bilduren plangintzaren arabera, hondakin-hondarra egonkortutako hondakin fardelak biltzeko guneetan bilduko dela, baina horrek ez du hondakinak tratatzeko azken fasea amaitzen”.
Gainera, Xabier Ezeizabarrenak adierazi du, Bilduk arazoa konpondu gabe jarraitzen duela: “Bilduk ez du bete nahi indarreko foru araua. Ez du proposamenik erregistratu Batzar Nagusietan eta, are larriago, ez dio bere plangintza aurkeztu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen departamentuari. Beraz, Bilduk gardena izan gabe jarraitzen du. Eta horri aurre egiteko, jeltzaleok Iñaki Errazkin Ingurumeneko foru diputatuari eskatu diogu Batzar Nagusietako Ingurumeneko eta Lurralde Antokaletako batzordean azalpenak emateko eta informazio guztia emateko”.
Donostiako EAJren udal-taldearen balorazioa.
Bestalde, Donostiako talde jeltzaleak galdetu du “zer dela-eta udal Gobernuak ez dion Aldundiari exijitu bultzatu nahi duen hondakinen tratamendurako sistema berriak eskatzen duen prozesua ixteko zabortegiak ez daitezen Donostian kokatu, Udalbatzarrak erabaki zuen moduan”, adierazi du EAJko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak.
Donostiako EAJ udal taldeak udal Gobernua interpelatu du azal dezan zer dela eta “inibitzen ari den Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarritako Donostiako Arzabaleta-Zubieta eremuan hiri hondakin solidoak tratatzeko planta jartzeko asmoen aurrean. Foru Aldundia inolako begiramenik gabe ari da proiektu hau tramitatzen, hau bezalako proiektu bat abian jartzeko izapideak lege urbanistikoak errespetatzen ari direla eta ingurumeneko baimenak dituela bermatu gabe”, nabarmendu du zinegotzi jeltzaleak.
“Donostiako Udalak ezin du isilik jarraitu hau bezain garrantzitsua den gai baten aurrean Bilduri ezerosoa gertatzen zaiolako. Udal Gobernua Donostiaren interesak defenditzeko gai ez bada, Osoko Bilkurara eraman beharko dugu gaia Udalbatzak iritzia eman dezan”, azpimararratu du Gurrutxagak.
“Foru Aldundiak iragarri du ez duela abian jarriko 2009an onartutako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak mugatzen zuen hondakinak tratatzeko sistema, beste bat baizik. Sistema berriak aurreikusten ditu Planak aurreikusten ez zituen azpiegieturak, trataera mekaniko biologikorako planta bat eraikitzea eta Gipuzkoan sistema ixteko gelditzen den zatirako zabortegi bat edo gehiago zabaltzea, kasu”, gogoratzen du Iñaki Gurrutxagak haren iniziatiban.
Aldundiak nahi du azpiegitura hauetako lehena Donostiako udalerrian dagoen Arzabaletan eraikitzea, eta ez du baztertzen itxierarako zabortegia edo zabortegiak ere gure hirian kokatzea. Bestalde, Aldundiak plangintza urbanistikoa aldatu gabe eta ingurumen baimen osoa eskatu gabe eraiki nahi ditu azpiegitura horiek guztiak. Eta hori dena, Udalbatzak sistema horren kontrako botoa eman zuela kontuan hartu gabe, eta, udal Gobernuaren baieztapen-ixiltasunarekin”
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


