Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/07

Oñatiko EAJk San Martingo etxebizitzen plan partzialaren aldaketari alegazioa aurkeztu dio

Oñatiko jeltzaleek azpimarratu dute bat datozela gobernuaren plan partziala aldatzeko arrazoiekin, baina Bilduk egindako proposamenak araudia betetzen ez duela berretsi dute. EAJko udal taldeak gobernuari eskatu dio plan partzialaren behin betiko aldaketa ez onartzeko eta aurreikusitako 49 etxebizitza berrietatik 32 babes ofizialekoak izateko.
Oñatiko EAJk San Martingo etxebizitzen plan partzialaren aldaketari alegazioa aurkeztu dio

Oñatiko EAJko udal taldeko bozeramaile den Lourdes Idoiagak prentsa ohar bidez azaldu du EAJk San Martingo etxebizitzen plan partzialaren aldaketari alegazioa aurkeztu diola. Idoiagak azaldu duenez, jeltzaleak bat datoz udal gobernuak plan partziala aldatzeko eman dituen arrazoiekin, “arrazoi dute, adibidez, aurreikusitako etxebizitzak libreak handiegiak direla eta egungo eskariei erantzuten ez diotela esaten duenean, baina argi utzi nahi dugu arrazoiekin ados egon arren, Bilduko gobernuak egindako proposamenak ez duela legedia betetzen, ez kasu honetan aplikatu behar zaion 1994ko lurzoru legedia, ezta egungoa ere” gaineratu du Idoiagak.

Horregatik, eta legeak arautzen duena errespetatuz, jeltzaleek proposatzen dutena da 132 etxebizitzetatik, 32, babes ofizialekoak izatea, bataz beste 129.352€tako salneurriarekin, eta gainerako 100 etxebizitzak, VPOx1,7koak izatea eta bataz beste 219.899€ inguruko salneurriarekin. “Gure proposamenak araudia betetzeaz gain, San Martinen etxebizitza erosteko aukera duten 32 familiek 90.000€ aurreztu ahal izatea eta babes ofizialeko etxebizitza gehiago egotea ahalbidetzen du” azaldu du bozeramaile jeltzaleak.

Esandako guztiagatik, eta oñatiarren interesak eta bereziki San Martingo etxebizitza erostera doazen familien interesak defendatzeko, EAJ-PNVko udal taldeak Bilduko udal gobernuari eskatu dio plan partzialaren behin betiko aldaketa ez onartzeko, legedia betetzeko eta aurreikusitako 49 etxebizitza berrietatik 32 babes ofizialekoak izateko.

Azkenik, talde jeltzaleak azpimarratu du aurkeztu alegazioa legezkotasunaren eta oñatiar guztien interesen defentsan egin dutela, “izan ere gure betebehar eta ardura da, oposizioko talde gisa, udal gobernuaren kudeaketa kontrolatu eta beharrezkoa denean salatzea” amaitu du Idoiagak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...