Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk Rajoyren gestioa gaitzetsi du bake egoera baliatu ez eta gipuzkoarren beharrei muzin egin dielako
EAJren senatari eta diputatu diren Joseba Agirretxeak, Maria Eugenia Iparragirrek eta Jokin Bildarratzek prentsaurrekoa eman dute, gaur, Donostian, Gipuzkoaren alde Madrilen egiten duten lanaren berri eman eta Rajoyren Gobernuaren gestioa gogor salatzeko.
"Aukera galduen ikasturtea izan da”, ondorioztatu du Bildarratzek. Izan ere, argudiatu du Madrilgo Exekutiboak “ez duela baliatu” ETAren indarkeria ezak eta euskal gizarteak bizikidetzaren alde adierazitako nahiak zabaldu duten egoera. Gainera, nabarmendu du, PPren Gobernuak orain arte, behintzat, ez duela udal hauteskundeek eragiten duten presiorik jasan eta egoera horretan “lan egin eta arriskatzeko aukera” izan duela. “Baina ez du hala egin: aukera galdu du eta euskal autogobernuaren aurka jardun du, beraz, bere kudeaketari zero bat jarri behar diogu”, jakinarazi du.
EAJk Madrilen dituen hiru ordezkariek ziurtatu dute beraien alderdia dela euskaldunen interesak Kongresuan eta Senatuan defendatzen dituen bakarra. Zentzu horretan, gogoratu dute ezker abertzalea, Gipuzkoan bezala, erakundeak erabiltzen ari dela bere proiektu politiko propioa defendatzeko: “Daude, baina ez daude. Ez dira komisioetara joaten edo ez dute bozkatzen. Ez dituzte Gipuzkoa eta Euskadiren interesak defendatzen, ezker abertzalearenak baizik”, zehaztu du.
Jarrera honengandik urrun, Iparragirrek azaldu du EAJk benetako lana egiten duela Euskadiren interesak Madrilen defendatzeko eta hainbat adibide jarri ditu, esaterako, Abiadura Handiko Trenaren egutegia betetzeko EAJk behin eta berriz aurkeztu duen eskaera, Kultur Hiriburu izateko EAJri esker Donostiak lortu duen milioi bateko laguntza eta abortua eta LOMCEren legeen aurka egindako lana. “Azken bi adibide hauek argi eta garbi erakusten dute PP dena zentralizatzeko egiten ari den saiaketa. Gure eskumenen aurka ari da ikuspegi bertikala daukalako; autonomiak Gobernuaren pean egon behar direla pentsatzen dute”, salatu du Agirretxeak. Ildo horretan Euskadin Gobernuaren delegatu den Carlos Urquijoren kasua mahai gaineratu du, alegia, “Espainola ez den edonoren edo edozeren aurka jotzen duen gizona”. Hiru ordezkari jeltzaleek gaitzetsi egin dute bere portaera eta gogoratu dute EAJk bere kargutik kentzeko eskaera luzatu ziola Exekutiboari, Euskadiren eta euskaldunen interesen aurka egiten zuela argudiatuz.
Bildarratzek Euskobarometroaren azken datuak erabili ditu euskal gizarteak EAJk egindako gogoetarekin bat egiten duela ziurtatzeko. “PPk bere historiako emaitzarik txarrenak jasotzen ditu eta boto-asmoan ez da %8ra ailegatzen. Bere gestioa ez dugu guk bakarrik gaitzesten, gizarte osoa gurekin bat dator ez duelako onartzen inork bere interesen aurka egiterik”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


