Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk irregulartasun larriak salatu ditu Zubietako TMB hondakinak tratatzeko azpiegituraren izapidetzean
Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman zuen atzo 2015ean prest egongo dela Zubietan hondakinak tratatzeko azpiegitura mekaniko-biologikoa eta azpiegitura errausketa instalazioa eraiki behar zen kokalekuan egongo dela. Horretarako, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak azaroak esleituko du azpiegituraren eraikuntza, baina ez dio baimenik eskatuko Eusko Jaurlaritzari. Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Bilduri leporatu dio, Foru Aldundian prozedurak eta legeak nahierara egin izana, Batzar Nagusietan gehiengoa izan gabe.
Horiek horrela, EAJren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Irregulartasun larriak daude Zubietako TMB hondakinak tratatzeko azpiegituraren izapidetzean”. Horren harira, Ezeizabarrenak azaldu duenez, Foru Aldundiak Haase Enviromental Consulting enpresari eskatuko dio azpiegitura egiteko, baina horretarako ez du esleipen prozesurik egingo. GHK hondakin partzuergoak RESA ingeniaritzarekin zuen kontratua eten du eta aipatutako enpresari eman dio. Baina aitzitik, enpresa horrek erakutsi beharko du TMB hondakinak tratatzeko azpiegituraren esleipena izateko kontratazio baldintzak betetzen dituela. Egun, ordea, inork ez du horrelakorik frogatu eta, gainera, GHK-k ezin dio beste bati utzi esleitu ez den beste kontratu bat”.
Ildo beretik, EAJren batzarkideak segidakoa gogorarazi du: “Ingurumen-baimenak azpiegitura zehatz batzuk egiteko dira – eta gogoan izan, GHK-k ingurumen baimen bateratua luzatzeko eskatu duela azpiegitura motak aldatu gabe –. Eta, hain zuzen ere, honako azpiegiturak egiteko eskatu ditu: hondakinak tratatu aurreko azpiegitura, errausketa instalazioa eta zepak heltzeko azpiegitura. Eta Foru Aldundiak ez ditu hiru azpiegitura horiek egingo. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko sailburuordeak esan zuenaren harira, lortutako baimena aldatzeko Foru Aldundiak ingurumen-organoaren baimena beharko du”.
Batzarkide jeltzaleak, halaber, gogorarazi du, Iñaki Errazkin foru diputatuak eta Martin Garitano diputatu nagusiak aitortu zutela bere proiektua ez zuela finantziaziorik. Egun ez dute zehaztu finantziazioa lortu duten ala ez, izan ere, ez diete informaziorik eman ez herritarrei ez Batzar Nagusietako kideei. Eta finantziazio hori gabe Foru Aldundiak zein GHK-k ezin dute ezer esleitu.
Azkenik, Ezeizabarrenak Bilduri egotzi dio, Foru Aldundian prozedurak eta legeak nahierara egin izana, Batzar Nagusien gehiengoaren iritzia kontuan izan gabe. Eta jarrera hori ez da demokratikoa eta aldebakarrekoa da.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2026/01/27
Aretxabaleta
2026/01/22
Berria
2026/01/16
DONOSTIA
2026/01/02
PASAIA
2025/12/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


