Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bilduk Aldundian atzera bota ditu Pasaia hobetu eta biziberritzeko EAJk egindako proposamen guztiak
Batzar Nagusietako bozeramaile den Markel Olanok Pasaiarekiko Aldundiak erakutsi duen konpromiso falta salatu du. Nahikari Oterminek azpimarratu du EAJ-PNVk erakunde desberdinen arteko lan koordinatua egiten jarraituko duela Pasaiaren egoera hobetzea lortu eta pasaitarren interesak defendatzeko.
Pasaiako EAJko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Nahikari Oterminek eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile jeltzale eta Ahaldun Nagusi izateko hautagai Markel Olanok prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilduk EAJk Pasaia biziberritzeko eta udalerriaren egoera hobetzeko egindako lau proposamenak atzera bota dituela salatzeko. “Duela aste batzuk jakinarazi modura, hasi da Markel Olano, Aldundiaren 2013ko soberakinaren Foru Arauaren proiektuari hainbat proposamen egin genizkion, horien artean, eskalerillas-eko igogailua, Lezo- Donibane arteko bidegorria, Herrerako geltokitik Azkuene bitarteko sarbidea eta Molinao parkeko 3.fasea”.
Olanok azaldu duenez, enplegu eta ongizatea indartze asmoz Aldundiak Foru Arau proiektua onartu du eta Pasaiarekiko konpromiso falta erakutsi du. Horren ondorioz, “Pasaiak ez du udalerria biziberritzeko aurrekontu partida gehigarririk izango” gaineratu du jeltzaleak. “Aldundiaren eta udaletxearen artean sinatutako hitzarmenean jasota dauden eta oraindik egin ez diren proiektuak aurrera eramateko aurretik zehaztuta eta onartuta dagoen diru kantitatea aurreratu besterik ez du egingo Aldundiak,” azaldu du Olanok.
Nahikari Otermin udal bozeramaile jeltzaleak, EAJren proposamenen harira Bilduk egindako adierazpenak argitu nahi izan ditu. Oterminek azaldu du aipatu proposamenak orain arte pasaiatarren eta Pasaiaren interesen defentsan EAJk egindako lanaren baitan kokatzen direla. Horregatik, “Foru Aldundiari irisgarritasun eta mugikortasun alorrean Pasaiak dituen beharrak helarazi eta arazoei irtenbidea emateko laguntza eskatu diogu” gaineratu du. “Ekimen eta proiektuak aurrera eraman ahal izateko, erakundeen babesa, sustapena eta konpromiso finantzarioa ezinbestekoa da, jarraitu du zinegotzi jeltzaleak, horregatik, udal gobernuak gure proposamenak kritikatu baino hauek defendatu, bultzatu eta babestu beharko lituzkeela uste dugu, horrela lortuko baitugu Pasaiaren egoera hobetzea” adierazi du Oterminek.
Azkenik, Oterminek azaldu du Bilduk konfrontazio politikarekin jarraitzen duela bere kudeaketa gaitasun eta akordioetara iristeko borondate politiko eza estaltzeko. EAJk aldiz, erakundeen arteko elkarlana sustatu nahi du udalerriak bizi duen egoera hobetu eta Pasaiaren alde lan egiteko. Horregatik, “Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu ditugun proposamen guztiak atzera bota baditu ere, EAJk erakunde desberdinen arteko lan koordinatua egiten jarraituko du Pasaia biziberritzea lortzeko, pasaiatarren interesak defendatzeko eta herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzeko” hitz eman du Oterminek.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


