Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/04

Soraluzeko EAJk kiroldegiko gaina kultura eta aisialdirako gune bilakatzea proposatzen du

Aldazabal adierazi du “lan hauek Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatuko den hitzarmenak suposatuko duen 180.000€ tako diru sarrerari esker, finantzatu daitezkeela”.
Soraluzeko EAJk kiroldegiko gaina kultura eta aisialdirako gune bilakatzea proposatzen du

Soraluzeko EAJk proposatzen du, Udalak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatuko duen hitzarmenetik eratortzen diren 180.000€ “extra” horien bitartez kiroldegiko gaina egokitzea eta langabetuak kontratatzea herri mailako mantentze lanak burutzeko.

Bozeramaile Jeltzalea den, Iker Aldazabalek, jakinarazi du, Udalak hitzarmen berri bat sinatuko duela Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin. Gaur egungo hitzarmenak 10 urteko iraupena izan du eta uztailaren 1ean bertan behera gelditu da.

Azpimarratu du, hitzarmenak ur zerbitzuaren kudeaketa integrala suposatzen duela (kontagailuen irakurketa, ordainagirien kudeaketa, ur sarearen horniketarako beharrezkoa den mantentze eta inbertsio lanak) udalak lagapen honegatik 180.000€ tako diru sarrera izango duelarik.

Bestalde, Aldazabalek adierazi du, alderdi jeltzaleak, Ogasuneko batzordean mahai gaineratu zuela diru sarrera “extra” hau, “kiroldegiko gaina egokitzeko erabiltzea”. Hau da; “bertan umeentzako jolas gune bat egokitzea beharrezkoak diren elementu guztiekin, kafetegi zerbitzua ere martxan jartzea eta estalita dagoen zatia, erabilera anitzeko gune bilakatzea; erakusketak, hitzaldiak eta emanaldiak egiteko”.

Gogoratu du “azken hiru urtetan udalak ez duela ezertxo ere egin gune hau zahar berritzeko nahiz eta gure taldeak behin eta berriz eskatu” eta behingoz, kiroldegi gaina zabaltzearen eta martxan jartzearen aldeko apustu garbia egiten du, Soraluzek eta Soraluzetarrek merezi baitute.”

Bestalde, diru sarrera honekin ere, langabezian dauden pertsonak kontratatzea proposatu du, herri mantentze lanak burutzeko.Lanbideren bitartez, orain gutxi kontratatu diren lau pertsonen ildo beretik.

Azkenik, amaitzeko, zinegotzi jeltzaleak azpimarratu nahi izan du “Udala izan behar dela lehena, herrian pairatzen dugun %18,3ko langabezi tasari aurre egiteko neurriak hartu behar dituena eta 361 langabetuei irtenbidea bilatzen.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...