Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/03

Udal gobernuari Anoeta estadioa berritzearen gelditzearen inguruan eman genion abisuak eragina izan du

Oraindik urrats garrantzitsuak falta dira lanak 2015ean hasiko direla ziurtatzeko, horregatik Eneko Goiak “premiazkotzat” jotzen du hitzarmena sinatzea Eusko Jaurlaritzak proiektuari 10 milioi euroko ekarpena egin ahal izateko, “Bilduren kontraesanak kontraesan, Donostiak ezin du aukera hau galdu “.
Udal gobernuari Anoeta estadioa berritzearen gelditzearen inguruan eman genion abisuak eragina izan du

Eneko Goiaren ustez gaur alkateak egin duen iragarpenak “egiaztatzen du guztiz beharrezkoa zela gure taldeak Anoetako berritzearen gelditzeari buruz orain egun batzuk eman zuen abisua egin izana”. Alkateak, Anoetako estadioa berritzeko Udal Batzordean adierazi du gaur udal Gobernuak hurrengo ostiraleko Tokiko Gobernu Batzarrean aurkeztuko duela Anoeta berritzeko kudeatze modua aldatzeko izapideen hasiera.

“Horixe zen hain zuzen lehenbailehen heltzea eskatzen genuen jardueretako bat, azken urtean apenas aurrerapenik izan ez duen gelditze egoera gainditu ahal izateko. Gure abisuaren egun gutxitara, Gobernuak Anoeta Berritzeko Udal Batzordea deitu eta neurri horren berri jakinarazi digu; orain hori bezain beharrezkoak diren beste neurri batzuk hartu behar dira, hitzarmena sinatzea, kasu, Eusko Jaurlaritzak Anoeta berritzeko 10 milioi euro emateko konpromisoa bete ahal izateko. Gasteizko Legebiltzarrean Bildu taldeak ekarpen horren kontrako jarrera adierazi du”, gogorarazi du Eneko Goiak.

Bozeramaile jeltzaleak iragarri du “gure taldeak iniziatibak aurkezten jarraituko du Donostiako Udalak behar diren urratsak eman ditzan Anoetako estadioaren lanak 2015 urtean has daitezen. Hiriak galdu ezin duen aukera baten aurrean gaude eta ezin gara luzamendutan ibili operazio honek Bilduri sortzen dizkion kontraesanak direla-eta”, nabarmendu du Goiak

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...