Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/03

Bergarako EAJk Bilduko udal gobernuak Olaso Fundazio pribatuarekin sinatu duen akordioan irregulartasunak salatu ditu

Alkate andereak dagokion batzordeari informaziorik eman gabe, eta aurretik udalbatzan proposamenik aurkeztu gabe, udal langileei erakunde pribatu baten lorategiak zaintzeko agindua eman die. EAJk informazio falta, gardentasun gabezia eta Bilduren “ordeno y mando” gobernatzeko eredua salatu ditu.
Bergarako EAJk Bilduko udal gobernuak Olaso Fundazio pribatuarekin sinatu duen akordioan irregulartasunak salatu ditu

Bergarako EAJko udal taldea, beste behin ere, kezkatuta dago legealdi honetan ohiko bilakatu diren udal gobernuaren jardunaren irregulartasunengatik, kasu batzuetan legez kanpoko jarduna ere izan dena. Oraingoan, jeltzaleek argitu dutenez, alkate andereak maiatzean udal lorezainei agindu zien José Luis Elkorok zuzentzen duen Olaso fundazio pribatuko lorategiak konpontzeko eta zuhaitzak mozteko. Hori aurretik dagokion, eta duela hiru hilabete deitu ez den, batzordean informaziorik eman gabe eta oposizioko zinegotziei bestelako informaziorik helarazi gabe. Bilduk udaletxea bere lanabes gisa erabiltzen du, inor kontutan hartu gabe gobernatuz eta oposizioko alderdiei informazioa ezkutatuz, azaldu dute jeltzaleek.

“Oposizioko zinegotziek udal langileak erakunde pribatu honen lorategietan lanean ari zirela jakin genuen herritarrek ikusi eta esan izanagatik”, jarraitu dute zinegotzi jeltzaleek.

EAJk Bilduko udal gobernuari joan den asteleheneko, ekainaren 30eko, udalbatzan daturik ez ezkutatzeko eta erabat garden izateko eskatu zion. Baita beren proposamenak alderdi politiko guztiak ordezkatuta dauden informazio batzordeetan aurkezteko.

Halaber, EAJko udal taldeak alkateari eskatu dio herritarrei azaltzeko zer egiten duen bergararren poltsikotik bildutakoarekin, bereziki udaletxeko baliabide eta langileak udalgintzakoak ez diren ekimen pribatuetarako erabiltzen dituenean.

Azkenik, EAJk, asteleheneko udalbatzan, udal gobernuari oposizioari beharrezko txosten teknikoak aurkezteko eskatu zion, nonbait txosten horietan oinarritu baita alkate anderea aipatu erabakia hartzeko. Halaber, herriko beste lorategien azterketa egiteko ere eskatu zuen talde jeltzaleak, horrela Olaso fundazioko lorategietan aurrera eramandako ekimen bera herriko lorategietan ere martxan jarri ahal izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...