Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako EAJk aho batez hautatu du Olatz Peon alkatetzarako hautagai gisa
Tolosako EAJko uri buru batzarreko presidente Juan Ramon Bastarrikak azpimarratu du Olatz Peonek Tolosaren alde urteetan zinegotzi bezala egindako lana, udalgintzan duen esperientzia eta pertsonenganako duen gertutasuna. Olatz Peonek azaldu du ekonomia sustatzea eta tolosarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea direla EAJren Tolosarako proiektuaren ardatz nagusienetakoak.
Juan Ramon Bastarrikak, Tolosako EAJko uri buru batzarreko presidenteak, gaur goizean Olatz Peon zinegotzi jeltzalea aurkeztu du 2015eko udal hauteskundeetako alkatetzarako hautagai gisa. Bastarrikak azaldu duenez, aho batez hautatu zuen alderdiaren batzarrak datorren urteko udal hauteskundeetan EAJko zerrenda buru izateko.
Bastarrikak adierazi du Olatz Peonen perfil politiko zein erakundeetan duen esperientziagatik eta batez ere jendearekiko duen gertutasunagatik hautatu dutela alderdiko hautagai. Izan ere, Donostiako udaletxean lan egin ondoren 2 legealditan, Tolosan, EAJ agintean, udaletxeko zinegotzi izana da Peon, jarraitu du presidenteak, horri esker Tolosako ikuspegi zabala izateaz gain, urteetako esperientzia du erakundeei dagokienean. Halaber, GBBko burukidea da eta Gipuzkoako EAJren Kultura eta Euskara arloetako arduradun. Olatz Peonen gertutasunezko perfila azpimarratu nahi izan du Tolosako jeltzaleen presidenteak eta gizarte-langile ikasketak egin zituen pertsonenganako duen zaletasun eta hurbiltasunagatik, “hori guztiagatik, EAJrentzat Tolosako alkategai aproposena da datozen hauteskundeetarako” amaitu du Bastarrikak.
Olatz Peonek bere aldetik, bera bakarrik ez dela aurkezten azpimarratu nahi izan du, “talde oso bat izango dut nirekin elkarlanean, baita esperientzia handiko alderdia ere, eta talde lana oso garrantzitsua da guretzat” gaineratu du. Halaber, alderdien gainetik egon beharko luketen baloreei garrantzia eman die hautagai jeltzaleak, hori horrela, EAJk Tolosarako proiektu ireki, etiko, eraginkor eta pertsonak helburu dituena landu eta garatu nahi duela adierazi du.
Bestalde, talde jeltzalearen proiektuaren ardatzak zein diren eta izango diren ere aurreratu du hautagaiak, bereziki enplegua eta ekonomia sustatzea izango dute jeltzaleek helburu, gobernu onean oinarrituta, garaiak eskatzen duten politika egiteko modu berri batekin, gertutasunez jokatuz, herritarrak kontutan hartuz eta udaletxeko baliabideak ondo kudeatuz. “Gizarte ongizate eta abertzaletasuna ere ardatz izango ditugu” adierazi du, “EAJ abertzaletasunaren ardatz izan da beti Tolosan, gure identitatearen parte da eta erabakitzeko eskubidea gure zainetan daramagu” azaldu du Peonek. “Kultura, euskara, ingurumena edota berdintasunezko gaiei ere, besteak beste, behar duten garrantzia emango diegu” adierazi du Olatz Peonek.
Amaitzeko Olatz Peon hautagaiak azaldu du, Tolosako EAJ hasia dela Tolosa etorkizuneko hiri izan dadin proiektua lantzen Prest ekimenaren baitan eta pertsonak direla jeltzaleen proiektuaren ardatz nagusi baieztatu du. “Ekonomiaren suspertzean eta tolosarren bizi kalitatea hobetzean oinarritutako proiektua garatu nahi dugu, jarraitu du Peonek, eta horretarako ezinbestekoa da eragileekin bildu eta herritarren ekarpen, iritzi eta iradokizunak jasotzea”. “Eragile ekonomikoekin lanketa hasia badugu ere, irailetik aurrera Tolosarako proiektua herritarrekin eta beste eragile guztiekin partekatzea da gure asmoa” azaldu du hautagai jeltzaleak.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


