Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/01

Bilduk Ordiziako erdigune historikoko sarrera aldatzea erabakitzen du eta ondoren galdetzen die bizilagunei

Bilduk onarpen handia duen gaur egungo baldintzak aldatu nahi dituen bitartean ez du ezer egiten aparkalekuen arazoa konpontzeko.
Bilduk Ordiziako erdigune historikoko sarrera aldatzea erabakitzen du eta ondoren galdetzen die bizilagunei

Ordiziako EAJ-PNVren udal taldeak eskatu du herriko erdigune historikorako sarrera arautzen duen sistemaren aldaketa planteatu aurretik kontuan hartzeko eragina egingo dietenei “Bilduk kontrakoa egiten duelako, lehenik sarrera aldatzea erabakitzen du eta ondoren informatu”.

EAJren bozeramaileak, Jose Miguel Santamariak “gauzak ondo egin dezaten” eskatu die Igor Eguren alkateari eta Mugikortasuneko zinegotzi, Iban Asenjori eta honokoa galdetu die: “bizilagunek eta merkatariak izan al dira aldaketa berri hau exijitu dutenak edota udal gobernuaren ekimena izan da?”. “Azken hau balitz, eta horrela denez, jarraitu du, gai honen aurrean inposatu nahi duten ikuspen partikularra alde batetara uztera gonbidatuko nituzke eta kontuan izatera bizilagunen eta merkatarien eskaerak”. “Zergatik egin behar da proposamen berri bat indarrean dagoena onarpen handia badu? “Zergatik arazoak sortu, onartzen dutenean bizilagunek ez dutela arazorik sortzen eta ikerketak dion bezala, bizilagunek ez dutela erabilpen okerrik egiten eta ondo erabiltzen dutela?”

Bozeramaile jeltzaleak berretsi du: “edozein udalarentzat, lehentasuna herritarren arazoak konpontzea da eta ez berriak sortzea horrek dakartzan haserreekin”. Baieztatu du Bilduk sarrera sistema aldatu nahi duela “ziurtasun arrazoiak argudiatuz, besteak beste, kezkatuta 42 egunetan hirigunetik ia 4.000 auto igaro direla, hau da eguneko 100 baino gutxiago”.” Parametro hau trafiko aldaketekin badirudi ez dutela kontutan hartu”.

“Bizilagunen eta merkatarien irisgarritasun parametroak okertzen dituzten aldaketak irtenbide txarra da” esan eta gero exijitu du “zorroztasun gehiagorekin gauzak pentsatzea eta zuzenean eragingo diotenei kasu egiten hastea” eta adierazi du udaletik egiten duten proposamena “hiriguneko bizilagunentzat, bere familientzat, eta merkatarien eta hauen bezero eta hornitzaileentzat zigor bat da. Gainera orain gutxi egindako trafiko aldaketekin zigortuak daude”.

Interesa dutenen ekarpenak jasotzeko udal gobernuak antolatu dituen bileraren inguruan nahiz eta egindako kexa eta proposamenak aintzat hartuko dituela esan, hain zuzen ere orain arte ikusitakoen ondorioz, hori da guk eskatzen dioguna, aintzat hartzeko. Galdetu du “ea bilera horiek inolako islarik izango ote duten aurrez onartuta dirudien erabakiaren aurrean edota herritarren iritzia eskatu dela esateko itxurakeri bat besterik ez al den oso ondo planifikatutako gidoi baten barruan?” Azkenik. Santamaria bozeramaileak, “hirigunearen jarduera ekonomikoak eta sozialak suspertzeko eta ez itotzeko” erabakiaren alde apustu egin du eta ildo horretan, esan du aparkaleku falta serio landu behar dela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...