Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/07/01

EAJK Ipurua kaleko autobide zubiko ur-huste arazoari irtenbidea emateko eskatu dio berriz ere aldundiari

Ipurua ingurura maiz joaten direnek edota bertan bizi direnek badakite zein den arazoa: euria egiten duenean, ur jasak erortzen dira autobide zubi azpian dagoen aparkalekura, ondorioz, euria egitean ezinezkoa da bertan aparkatzea. Beharrezkoa da arazo honi irtenbidea ematea, horregatik EAJ-PNVk Gipuzkoako Foru Aldundiari arazoa konpontzeko eskatu dio, berriz ere.
EAJK Ipurua kaleko autobide zubiko ur-huste arazoari irtenbidea emateko eskatu dio berriz ere aldundiari

Eibarko EAJ-PNVko bozeramailea den Eva Juez bizilagunekin bildu ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVko batzarkideei arazoaren berri eman zien. Hori dela eta, talde jeltzaleak duela hilabete batzuk Aldundiari autobide zubiko ur-huste arazoari irtenbidea emateko eskatu zioten. Baina Foru Aldundiak ez dio oraindik irtenbidea eman arazoari.

Bozeramaile jeltzaleak azaldu du euri asko egiten duen egunetan, autobide zubitik ur asko erortzen dela eta ezinezkoa dela azpialdean aparkatzea. Juezek adierazi du “bizilagunek denbora asko daramatela arazoa jasaten eta lehenbailehen konponbidea eman behar zaiola”. Halaber, gogorarazi du “hilabeteak pasa direla arazoa konpon zezaten eskatu genuenetik batzarkide jeltzaleen bitartez eta oraindik ez dute ezer egin” gaineratu du.

Eibartik pasatzen den autobideko beste zenbait puntutan neurriak hartu eta segurtasuna indartu dute, duela denbora EAJ-PNVk eskatu bezala. “EAJ-PNVk zein beste oposizioko alderdiek behin eta berriz eskakizun bera egin ondoren irtenbide eman zaio segurtasun arazoari eta asko pozten gara horretaz” azaldu du Juezek, “baina halaber Bilduri Aldundian gogorarazi nahi diogu Ipurua kaleko arazoa konpontzeke dagoela eta lehenbailehen arazoari irtenbidea emateko eskatzen diogu berriz ere” amaitu du Juezek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube