Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/28

Donostiak hiri estrategia behar du kirol ikuskizunen antolaketan lider izateko

Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak nabarmendu du “Donostiako gizartea gai izan dela kirol ikuskizun handien sail garrantzitsua sortzeko, hau bezalako edozein hirirentzat inbiria eragingo lukeena. Gizarteak emandako bultzada hau konplexurik gabeko erakundeen lidergoak osatu behar du, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanean oinarritutako lidergoan, alegia,gure hiriaren irudia inguru hurbila baino haratago proiektatzeko gauza izan gaitezen”, nabarmendu du Eneko Goiak.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak “hiri mailako estrategia” bultzatzearen alde egin du Donostiak atera diezaion “kirol ikuskizunak antolatzeko egoitza moduan duen posizioari jarduera ekonomiko eta mobilizazio soziala bultzatzeko eta gure hiriaren irudia mundu mailan proiektatzeko”

Goiaren iritziz, Donostiarako hiri mailako estrategia hau “parte arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlan sendoan eta inplikaturiko agente guztiak elkartzeko gai izango den erakunde mailako ikuspegi globalean oinarritu behar da. Donostiako gizartea gai izan da bere ezaugarriak dituen edozein hiriri inbidia eragingo liokeen kirol ikuskizun sail handia antolatzeko eta frogatu du tankera honen gertakizunak antolatzean liderra dela. Lidergo sozial hau erakundeen lidergoak osatu behar du, inolako konplexurik gabe, gura hiriaren irudia maila guztietan proiektatu ahal izateko”, adierazi du Eneko Goiak.

Gaur goizean Anoetako estadioan burutu den “Donostiaren etorkizuna: kirol ikuskizun handien antolaketaren eragin soziala eta ekonomikoa” izeneko jardunaldian egin ditu adierazpen hauek bozeramaile jeltzale donostiarrak. Donostiako jeltzaleak antolaten ari diren hiriaren etorkizunaz hausnartzeko arlokako ziten arteko bat izan da gaurko jardunaldia eta bertan Behobia-San Sebastian, Donosti Cup eta Donostiako Klasika txirrindulari lasterketa gertakizunen antolatzaileen ordezkariek (Arantxa Rojok, Iñigo Olaizolak eta Julian Erasok hurrenez hurren) eta Errealarenak (Anjel Oiartzunek) hartu dute parte.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...