Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Industria-estrategia sendo bat garatu behar da Gipuzkoako ekonomiaren susperraldia bultzatzeko
Gipuzkoako Batzar Nagusiek aintzat hartu dute Ekonomia Sustatzeko Foru Arau proposamena. Proposamena EAJ-PNVk aurkeztu zuen eta jeltzaleek, PSE-EE-k eta PP-k babestu dute. Gogoratu behar da, batzarkide-talde jeltzaleak proposamena maiatzaren 2an Batzar Nagusietan erregistratu zuela eta egun horretan bertan prentsaurrekoa egin zuela komunikabideei horren berri emateko. Urte eta erdi baino gehiago pasa dute EAJ-PNVren kideek proposamena lantzen eta horretarako Gipuzkoako ekonomia- eta gizarte-eragileekin hainbat bilera egin dituzte ekarpenak eta iritziak jasotzeko. Foru arau proposamena egiteko jeltzaleen arrazoiak honakoak izan dira: lehenik, Bildu behartzeko krisiari aurre egiteko proposamena egitera – gogoan izan, Bilduren aginteko foru gobernuak esan zuela ez zuela egingo ezertarako balio ez zuen plangintzarik – eta, bigarrenik, nahiz eta Batzar Nagusien gehiengoak eskatu duen, Bilduk ez du krisiari aurre egiteko plangintzarik egin.
Horiek horrela, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Ezinbestekoa da garatzea industria-estrategia sendo bat ekonomiaren susperraldia bultzatzeko eta bizkortzeko. Eta, horretarako, Gipuzkoak eta Euskadik, industria-estrategia sendoa behar dute, baina aitzitik, une honetan Gipuzkoak ez du horrelakorik eta erantzule bakarra Bilduren aginteko foru gobernuaren utzikeria da”. Horren harira, Olanok salatu du, Foru Aldundiak ez duela asmorik industria-estrategia hori egiteko, nahiz eta hainbat alditan eskatu dioten. Hori dela eta, Olanok Bilduri leporatu dio, ardura hartu ez izana: “Datuak esanguratsuak dira: azkeneko hiru urteetako aurrekontuetan Bilduk ekonomia sustatzeko aurrekontu-sailak gutxitu ditu”.
Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak segidakoa esan du: “Gipuzkoako erakunde nagusiak industria-estrategia bat izan behar du. Eta, hain zuzen ere, hori da Foru Arauaren helburua: Bildu behartzea krisiari aurre egiteko plangintza egitea, enpresei laguntzeko. Izan ere, gogoratu behar da, enpresak direla Gipuzkoako enpleguaren – enpresek Gipuzkoako enpleguaren %85 sortzen dute – eta ekonomiaren eragileak. Gainera, industria-estrategia izatearen ondorioz enplegua kalitatezkoa izango da eta, beraz, ezinbesteko tresna da gizarte politikak garatzeko”.
Markel Olanok, halaber, Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Elkarlanerako deirik ez egiteko, baldin eta krisiari aurre egiteko proposamen eta diru-lerro zehatzak egiten ez baditu. Izan ere, nahiz eta Berrikuntza departamentuko foru diputatu Jon Peli Uriguenek dioen foru gobernua 7,6 milioi euro banatzeko talde-txostengileak onartutakoa garatzen ari dela, hori ez da krisiari aurre egiteko plangintza zehatza izatea. Beraz, ez dezala esan plangintzarik duenik, Bilduren aginteko Foru Aldundiak behin eta berriro aintzat hartu ez duenean Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa”.
Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Azkeneko hiru urteotan argi gelditu da ekonomia sustatzea ez dagoela Bilduren lehentasunen artean. Horregatik egin dugu Foru Arau proposamena: Bilduren jarrera okerra zuzentzeko eta krisiari aurre egiteko plangintza egiteko, hain zuzen ere, ekimen eta aurrekontu-sail zehatzak dituen plangintza egiteko. Izan ere, Bildu larriki kaltetzen ari da Gipuzkoako ekonomia eta enplegua”.
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2025/11/12
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


