Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/24

Txomin-Martuteneko bidegorria “birplanteatzea” eskatzen dugu dituen gabeziak zuzentzeko

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak mozio bat eramango du hurrengo osteguneko Osoko Bilkurara udal Gobernuari eskatzeko “Txominen eta Martuteneren arteko bidegorriaren gaur egungo proiektua birplanteatzeko eta bidegorriak afektatutako sektore guztien iritzia aintzakotzat hartzeko Gobernuak sustatzen duen proiektuaren gabeziak zuzendu ahal izateko, batez ere sarearen loturei dagokienez”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martin Ibabek.
Txomin-Martuteneko bidegorria “birplanteatzea” eskatzen dugu dituen gabeziak zuzentzeko

“Milioi erdi euroko obra garrantzitsua da eta uste dugu berme guztiekin eta aukera guztiak aztertuta ekin behar zaiola. Uste dugu proiektua birplanteatzeak amaieran bidegorri egokiagoa edukitzea ahalbideratuko lukeela, birplanteamentuak ez luke geldiaraztea ekarriko, sektoreen iritziak entzun eta proiektuak dituen gabeziak -hala nola sarearen dituen loturak hobetzea- baizik”,nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martin Ibabek.

“Bereziki garrantzitsuak dira hiriko poligono industrial garrantzitsuena den poligono 27rekin loturarik ez edukitzea, Intxaurrondo eta Ametzagainako bizikleta sarearekiko lotura eta Loiolako auzoarekikoa. Oso kontuan hartzeko gaiak dira munta handiko udal inbertsio honi etekina ateratzeko garaian eta Gobernuak aintzakotzat hartu beharko lituzke”, amaitu du Ibabek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...