Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Anoeta berritzeko obrak hastea ahalbideratu behar da
Anoetako estadioa berritzeko prozesuak “ez du aurrerapausu garrantzitsurik eman Donostiako Udalean 2013ko uztailean Udalbatzak iniziatiba kudeatzeko sozietate mixtoa eratzea onartu zuenetik. Ordutik, orain dela ia urtebetetik, zehaztasun falta eta Bilduren barne kontraesanak Donostiarako berebiziko garrantzia duen proiektua ari da geldiarazten; izan ere, Bilduk, Donostian proiektuaren alde azaldu bazen ere, Gasteizko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak iniziatibari 10 milioi euro ematearen kontra bozkatu zuen. Udalbatzarrak eman beharko dio proiektuari udal Gobernuak eman nahi, ezin edo ematen uzten ez dioten bultzada” nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak.
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak “kezka” agertu du Bilduren udal gobernuaren zehaztasunik ezak eta konpromisurik ez hartzeak Anoetako estadioa berritze-prozesuari ezarri dion “zehaztasun faltarengatik eta blokeoarengatik”; izan ere udal gobernuak “ez du aurrerapausu garrantzitsurik eman Donostiako Udalean 2013ko uztailean Udalbatzak iniziatiba kudeatzeko sozietate mixtoa eratzea onartu zuenetik. Ordutik, orain dela ia urtebetetik, zehaztasun falta eta Bilduren barne kontraesanak Donostiarako berebiziko garrantzia duen proiektua ari da geldiarazten; izan ere, Bilduk, Donostian proiektuaren alde azaldu bazen ere, Gasteizko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak iniziatibari 10 milioi euro ematearen kontra bozkatu zuen. Udalbatzarrak eman beharko dio proiektuari udal Gobernuak eman nahi, ezin edo ematen uzten ez dioten bultzada” nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak.
Egoera desblokeatzeko, Donostiako EAJ-PNV udal taldeak mozio bat aurkeztuko dio Udalbatzarrari hurrengo osteguneko Osoko Bilkuran udal Gobernuari eskatzeko “beharrezkoak diren izapideak lazsterragotu ditzala Anoeta berritzeko lehiaketa abian jartzeko, lanak 2015ean has daitezen”.
Horrekin batera, Donostiako udal talde jeltzalearen mozioak eskatzen dio udal Gobernuari berehala jar ditzala abian “Anoetako Batzorde Bereziak egin beharreko balorazioa egin ondoren, estadioa berritzeko kudeaketa modua aldatzeko tramiteak; kudeaketa modu hori hurrengo hilabeteko Osoko Bilkuran Udalbatzak eztabaidatu eta, hala badagokio, onartzeko”. Azkenik, Donostiako EAJ-PNVko iniziatibak udal Gobernuari eskatzen dio “sina dezala Eusko Jaurlaritzarekin, dela zuzenean, dela Anoeta Kiroldegiaren bidez, hitzarmen bat bertan arautu daitezen Eusko Jaurlaritzak Anoetako estadioa eta miniestadioa berritzeko konprometitu dituen 10 miloi euro emateko baldintzak”.
”2013ko uztailean Udalbatzak Anoeta berritzeko lanak burutzeko zeharkako kudeaketa modua -sozietate mixtoa- onartu zenetik, ez da beste tramiterik egin aktuazio garrantzitsu hori gauzatzeko”, gogorarazi du Eneko Goiak.
Talde jeltzaleak udal Gobernuak Anoetako estadioa berritzearen inguruan dituen asmoak argitu ditzan egin dituen iniziatibek agerian utzi dute Bilduk gai honi heldu diola inolako zehaztasunik gabe eta konpromiso argirik hartu gabe. “Bai pasa den apirilean alkateari luzatu genion interpelazioari, bai aurreko astean berriz ere alkateari egin genion galderari –biak Anoeta berritzeari buruzko gai ezberdinen ingurukoak- erantzutean, Etxebizitzako eta Urbanismoko Zinegotzi Delegatuak ez du zehaztu zer urrats emango dituen udal Gobernuak eta noiz emango dituen Anoeta berritzeko lanei ekiteko; hori bai, operazioari babes orokorra azaldu dio”. “Bilduk ez du zehaztu Udalbatzari proposatuko ote dion sozietate mixtoaren bidezko zeharkako kudeaketa mota aldatzea eta noiz egingo ote duen, ez du zehaztu 10 milioi euro emateko baldintzak ezartzeko Udalaren edo Anoeta Kiroldegiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatuko ote duen eta noiz sinatuko ote duen eta ez du zehaztu noiz deituko duen lanak egiteko lehiaketa, dela sozietate mixtoaren bidez, dela kontzesioaren bidez. Anoeta berritzeko proiektuak ez du udal Gobernuaren luzapenik eta ke kortina gehiagorik behar eta bai konpromiso argiak eta lanak 2015ean hastea ahalbideratuko duen egutegia. Edo azkarrago goaz edo Bilduren barne kontraesanek aukera ezin hobea galduaraziko digute”, amaitu du Eneko Goiak.
Nabarmenak...
EBB
2023/05/26
Berria
2023/05/26
Berria
2023/05/25
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
EBB
2019/09/29
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13