Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/19

Bilduk Gipuzkoan ukatu eta erasotu egiten du Nafarroan babestu duen banku-fundazioa

EAJren Gipuzko Buru Batzarrak Bilduri galdetzen dio ea zergatik Gipuzkoan ez den posible banku-fundazioa sortzea, horixe bera babestu baldin badu Nafarroan Geroa Bai, Aralar, PSN eta Izquierda Ezkerrarekin batera.
Bilduk Gipuzkoan ukatu eta erasotu egiten du Nafarroan babestu duen banku-fundazioa

Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko bozeramaileak berri eman duenez, Nafarroan Bilduk babestu egin du fundazioa aitortzea, Nafarroako Aurrezki Kutxaren kudeaketa-formula gisa, Legea betetze aldera, eta Fundazioaren patronatua foru Parlamentuak izendatzea proposatu du. Eta, hala ere, EAJk Gipuzkoan egindako proposamenaren aurrean, uko egiten du eta ustezko “pribatizazioaren” aurrean manifestazio-deialdia egiten du. EAJk proposatu du Batzar Nagusiak izan daitezela gerora gobernu-organuko izendapena proposatuko dutenak.

Gogoratu beharra dago iragan otsailaren 13an Nafarroako parlamentuak Foru Lege bat onartu zuela, Nafarroan fundazio horien organu errektoreak modu berezian arautzeko. Lege hori oposizio osoak onartu zuen (PSN, Bildu, Aralar, EAJ Geroa Bairen bitartez, eta Izquierda Ezkerra). Arrizabalagak gogoratu du lege horren lehen artikuluak ezartzen duena, alegia, beharrezkoa dela Aurrezki Kutxa fundazio bilakatzea eta bere gobernu-organua patronatu gisa sortzea. Bestalde, bigarren artikuluak hitzez hitz dio patronatu hori izango dela fundazioaren gobernu- eta erabaki-organu gorena. Are gehiago: hitzaurrean jasotzen duenez, horren guztiaren arrazoia honako hau da: “gizarte-interesa, ordezkagarritasun demokratikoa, gastuaren arloko austeritatea, publizitatea eta gardentasuna (sic)”.

“Zein arrazoi dago, arazo berdinaren aurrean, posizio bat hartzeko Nafarroan eta aurkakoa Gipuzkoan?”, galdetu du bozeramaileak.

Zentzu horretan, nabarmendu duenez, “Bilduk, ezker abertzalean ohikoa denez, errealitatea nahieran asmatzen du, bere inkoherentziak ezkutatzen saiatzen da eta berriro erasotzen du EAJ, gezurrak leporatzen, Kutxa pribatizatzeko interes ezkutuak dauzkagula, kasu”.

Egiaztatu duenez, hain handia da ezker abertzalearen inkoherentzia gai honetan, ezinezkoa zaiola bateratzea EAJri zuzendutako salaketa eta EAJk egindako proposamen zehatzaren aurrean duen isiltasuna. EAJk Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako proposamenak Aldundiaria eskatzen dio dirua gorde dezala Kutxabanken akzioak erosteko aukera izan dezan, Kutxa horietako batzuk saltzera behartuta egongo balitz.

Ezker abertzaleak ez dio erantzun EAJk egindako proposamenari. Horrek lekuz kanpo uzten du diskurtso faltsua eta “pribatizazioaren” inguruko salaketa. Horrekin alarma soziala sortzea saiatzen ari dira, eta ez dago arrazoitua.

“Bada garaia Bilduk demagogia behin betiko albo batera uzteko, iritzi publikoa manipulatzeari uzteko, eta bere ardurak hartzeko. Bere egungo posizioa eta estrategia ez dira bateragarriak euskal gizarte- eta nazio-eraikuntzarekin, ondorioztatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...